Jatorri anitzeko biolentzien biktimak - ETA, BVE eta GALen kaltetuak

Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitze aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari eta bizikidetzari buruzko gogoetak, biktimekiko enpatia edota aurrerabiderako gakoak.

Honako hauek hartuko dute parte mahai inguruan: Maria Jauregik (aita ETAk hil zion), Naiara Zamarreñok (aita ETAk hil), Eneko Etxeberriak (anaia BVEk desagerrarazi zion) eta Nagore Otegik (aita GALek hil zion).
Enekoitz Esnaola BERRIA egunkariko kazetariak gidatuko du Foro Sozial Iraunkorrarekin elkarlanean antolatutako saioa. 

Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da Berria.eus-en.

2020-02-06 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon.

2020-03-18 / 19:30:00
Itsasmuseum Bilbao Bilbo

Sarrionandia eta Pessoa idazleen topaketa literario bat irudikatu dute Mikel Antzak eta Diana Villarinho fadogileak. Erronka emanaldi bihurtu dute, eta Loraldian ikusiko du argia, BADOK eta BERRIAk babestutako ekitaldi batean. Martxoaren 18an izango da, 19:30ean, Bilboko Itsasmuseumen.

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)