'Klima eta ekologia krisia' Martin Ugalde foroan

Urriaren 22ko Martin Ugalde foroak 'Klima eta ekologia krisia' hartuko du hizpide, 'Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian' Aleka bildumako liburu berrian parte hartu duten zenbait adituren eskutik. Haiekin batera arituko da solasaldian Iñaki Petxarroman kazetari eta liburuaren egilea, arazoaren atal bakoitza bereizi eta xehatzeko. Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta hidrogeoloak hidrologiaz mintzatuko dira; Ibai Rico eta Eñaut Izagirre glaziologoek, izotz eta glaziarrei buruz; Naima El Bani paleozeanografoak, berriz, iraganean izandako klima aldaketak eta gaur egungoa (antropikoa) aztertuko ditu; Unai Pascual eredu ekonomikoak behar duen eraldatze ekologikoaz mintzatuko da, eta Elisa Saenz de Murieta, azkenik, klima aldaketak kostaldean izan ditzakeen ondorioez arituko da.

Solasaldia bertatik bertara entzuteko aukera izango da, segurtasun neurri guztiak beteta; beraz, etorri nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du, helbide honetara idatziz: martinugalde@kulturparkea.eus.


Etxetik ikusi nahi duenak zuzenean ikusteko aukera izango du, beti bezala, Berria.eus-en.

2020-10-22 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

'Zaldi urdina' antzezlana, Altsasun

2020-10-24 / 19:30:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Euskal Herriko antzoki askotatik igaro ostean iritsi da Altsasura ‘Zaldi urdina’ antzezlana, Sakanako BERRIAlagunen bidez. Aforo kontuak direla eta, sarrerak agortuak daude.

OIASSO MUSEOA: SANTA ELENAKO NEKROPOLIRAKO BISITA GIDATUA

2020-10-25 / 11:00:00
IRUN, Eskoleta kalea 1, 20302

Urriaren 25ean, igandea, 11:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Santa Elena nekropolia ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten eta mugikerroko aplikazio baten laguntzaz. App Tour Irun Roma izeneko aplikazioarekin egiten den ibilbidea da, modu horretan, Irunen egindako aurkikuntzak hiru dimentsiotan argazki eta errekreazioak ikusi ahal izateko: portua, termak, nekropolia, meategiak… Santa Elenako nekropolia bisitatu eta gero, Oiasso museoa ere ezagutu ahal izango dute BERRIAlagunek, haien kabuz.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)