Kontzertua: Pasadena

Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Aurten Pasadena taldearen kontzertua antolatu dute ibarreko BERRIAlagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean.

Libe Garcia de Kortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri Iaguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena beren esku hartu dute, eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektrikoaren eta baxuaren moldaketak; Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza harrera ederra izaten ari den disko bat da.

Ahots harmonia bikainak, instrumentazio aberats eta dotorea eta haien ibilbidee-tako doinurik Ianduenak aurki daitezke proiektu berri horretan, aurreko taldeetan eta kontzertuetan ikasitako guztia disko bakarrean gorpuztu balute bezala. Ilunabarreko rock eta folk ukituko musika, gitarra elektriko eta akustikoak, bateria erritmo Ianduak eta teklatu geruza sendoak abesti bakoitzari behar duena eskaini nahian.

Aipatu dugun musika aberastasun hori guztia taula gainera eramateko, Libe eta Jonez gain beste lau musikari egongo dira haiekin. Bateria, perkusioak, baxua, gitarra elektriko eta akustikoak, organoa, teklatua, ahots harmoniak... musika tresna eta soinu aniztasuna, betiere kantuen mesedetan eta entzulearen gozamena ardatz.

Taularatze zaindua eta musikarekiko sentsibilitatea duen edonork disfrutatzeko moduko emanaldia.

Ekitaldia BERRIAk, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatu dute, elkarlanean.

SARRERAK salgai dituzue BERRIA DENDA atalean eta Iortia kulturguneko atarian. Zatozte urteroko Sakanako BERRIAlagunen ospakizun handira!

Azaroaren 5ean
19:30ean
Altsasuko Iortia kulturgunean

Kontzertuaren iraupena: 60 minutu

Sarreren salmenta
Iortiako txarteldegian (iortiakultura.com) eta BERRIA dendan (berria.eus/berrialaguna/denda/): abuztuaren 30etik aurrera

Sarreren prezioa
BERRIAlagunek aurretik: 10 €
BERRIAlagunek egunean bertan: 12 €
Iortia kulturgunean (iortiakultura.com) aurretik: 12 €
Iortia kulturgunean (iortiakultura.com) egunean bertan: 14 € 

Entzungai
https://pasadenamusika.bandcamp.com/album/pasadena
https://open.spotify.com/artist/45XiZLNXRkxpzEhjTeXgWo
https://www.youtube.com/watch?v=Ep5G8mTzHb4

2022-11-05 / 19:30
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)