LUR ETA AMETS

Otsailaren 2an, 11:00etan, Principe zinema aretoan, Donostian.

Film honek, Euskal Herriaren historiaren kronika jasotzen du, izan ginena ezagutzera emanez, oraina sortuz eta etorkizuna irudikatuz. Gure herriko lurraldeen aniztasuna eta aberastasuna erakutsi nahi izan du, bake garaian nahiz gerra urteetan, eta era askotako pertsonaiak agertzen dira: gizonezkoak nahiz emakumezkoak, haurrak nahiz agureak; dela jende xumea dela aberatsa, boteretsuak eta herritar baztertuak, baserritarrak zein arrantzaleak, bai herri txikietakoak bai hirietakoak; euskaldunak eta erdaldunak.

Sinopsia

Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

2020-02-02 / 11:00
DONOSTIA, Principe zinema aretoa

Bukatuta

Beste ekitaldi batzuk

Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon.

2020-03-18 / 19:30:00
Itsasmuseum Bilbao Bilbo

Sarrionandia eta Pessoa idazleen topaketa literario bat irudikatu dute Mikel Antzak eta Diana Villarinho fadogileak. Erronka emanaldi bihurtu dute, eta Loraldian ikusiko du argia, BADOK eta BERRIAk babestutako ekitaldi batean. Martxoaren 18an izango da, 19:30ean, Bilboko Itsasmuseumen.

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)