Martin Ugalde foroa: ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak'

Maiatzaren 6ko Martin Ugalde foroak ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ enkontrua eskainiko du, Ana Urkiza idazlearen ‘Garen hori’ (Elkar, 2021) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, batetik, Ana Urkiza egilea izango dugu gurekin, eta, bestetik, Estitxu Garai Artetxe unibertsitateko irakasle eta publizista, saioaren aurkezpen eta gidaritza lanetan.

Ana Urkizak ondutako liburuak euskal balioen gainean hausnartzera gonbidatzen du. Zortzi sortzaile eta zortzi aditu elkarrizketatu ditu, eta euskal balioen, markaren eta ‘euskal’ egiten gaituzten ezaugarrien gainean galdetu die, nor bere alorrean eta esperientzian oinarrituta berbetan jarrita. Gaiaren inguruan hari-gida bat irudikatzen da liburuan barrena, eta trantsizioan dagoen herri baten ajeak erakusten dira, tradizioaren eta etorkizunaren artean.

Saioa 'Berria.eus' webgunean ikusi ahal izango da, zuzenean. Joan-etorrien mugak direla eta, ez da aukerarik izango saioa entzule gisa bertatik bertara ikusteko.

 

2021-05-06 / 19:00
Online, Berria.eus-en

Beste ekitaldi batzuk

Galeusca: hiru herri erabakitzeko bidean.

2021-05-11 / 18:30:00

Galizian, Katalunian eta Euskal Herrian, gure etorkizuna erabaki nahi dugu, eta, egoera ezberdinetan bagaude ere, norabide berean goaz, eta antzeko oztopoak topatzen ari gara. Galeusca logika indartzeko arrazoiak badaude. Europari eta Espainiari begira, batera aritzeko garaia al da? Zein izan litezke elkarlanerako esparruak?

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)