Martin Ugalde foroa - Haurren aurrean helduok heldu

Azaroaren 30ean, Martin Ugalde foroan, helduek haurren aurrean izan beharreko hizkuntza praktiketan eta eredugarritasunean sakonduko dute Paula Kasares Corralek, Kike Amonarriz Gorriak eta Iñaki Eizmendi Arsuagak. Garbiñe Ubeda Goikoetxea arituko da moderatzaile.
19:00etatik aurrera Martin Ugalde kultur parkean, edo zuzenean, Berria.eus-en.

HIZLARIAK

  • • Paula Kasares Corrales: Soziolinguistikan doktorea eta NUPeko irakaslea.
  • • Kike Amonarriz Gorria: Soziolinguistikan aditua eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria.
  • • Iñaki Eizmendi Arsuaga: Gizarte hezitzailea eta EBETEren sortzailea.

MODERATZAILEA: Garbiñe Ubeda Goikoetxea

GAIA

Haurren aurrean helduok heldu solasaldia aktibazio egitasmoaren barruan antolatuko da. Guraso, hezitzaile, lagun, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko –hau da, helduen arteko- hizkuntza praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea izango da egitasmoaren helburua.

Solasaldian, bi gai nagusi izango dira ardatz:

  • Helduen portaerek hizkuntzaren –eta, kasu honetan, euskararen– transmisioan zer-nolako garrantzia duten azalduko dute hizlariek. Ez bakarrik ahozko hizkuntza portaeretan, baita portaera orokorragoetan ere: kultur kontsumoan, egunerokoan erabiltzen ditugun baliabideen aukeraketan...
     
  • Eredugarritasunak umeen sozializazio prozesuan duen pisua azpimarratuko da. Hala, helduen umeenganako harremanei erreparatuko zaie, baina baita –edo, hobe esanda, batez ere– helduen arteko ohiko harremanei ere.


Asmoa litzateke bi ardatz horien uztarketatik abiatuz sozializazioa, hizkuntzen sozializazioa, hizkuntzen asimetria soziala, arau sozialak, eta bestelako kontzeptu zabalagoak lantzea, eta horren guztiaren gaineko hausnarketa bultzatzea.
Ekitaldi irekia Martin Ugalde kultur parkean.  

2021-11-30 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)