Martin Ugalde foroa: “Naparra. Kasu irekia”

Apirilaren 22ko Martin Ugalde foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela.


Jose Migel Etxeberria Alvarez Naparra (Iruñea, 1958) 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, Ziburun. Komando Autonomoetako kidea zen, eta 1978tik zegoen errefuxiatuta Iparraldean. Jon Alonsok haren desagerpenari buruz egon diren hipotesi guztiak bildu eta ikertu ditu; areago, Espainiako nahiz Frantziako poliziak eta justiziak desagerpena argitzeko egin dutena –eta egin ez dutena– arakatu du; hortik ondorioztatzen da Etxeberriarena oraindik itxi gabeko kasua dela. Eta horren aurrean etsitzen ez duen familia bat dagoela.


Bide batez, joan den mendeko 70-80ko hamarkaden artean gazte zen belaunaldi militantearen erretratua zirriborratzen du Jose Migel Etxeberriaren ibilbideak, bere argi-ilun guztiekin.

Solasaldia bertatik bertara entzuteko aukera izango da, segurtasun neurri guztiak beteta; beraz, etorri nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du, helbide honetara idatziz: martinugalde@kulturparkea.eus.


Etxetik ikusi nahi duenak zuzenean ikusteko aukera izango du, beti bezala, Berria.eus-en.

2021-04-22 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Hezkuntza sistema propio eta burujabe baterantz

2021-04-14 / 18:30:00

Burujabetza gabeziak zer eragin dauka hezkuntza sisteman? Hezkuntzaren ikuspuntutik, zertarako behar dugu burujabetza? Nolakoa litzateke modu burujabean eraiki nahi genukeen hezkuntza eredua? Auzi horiek aztertuko ditugu Hamaika Gara egitasmoaren hitzaldi zikloan, apirilaren 14an, 18:30ean, 'Berria.eus'-en.

Belardoren erakusketa Donostian

2021-04-23 / 00:00:00
Intxaurrondoko kultur etxea (Donostia)

Asteroko zinta formatutik liburu formatura egin zuen Belardok ‘Belardo - Ba al zatoz?’ komikiarekin. Bada, Belardo baserri girora bueltatuko da. Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Mattinek erakusketa bat jarriko du Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)