‘Mauriziak ez du inor hil’ Loraldian, BERRIAren eta BADOKen babesean

Eneritz Dueso, Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Itziar Garaluze, Lorea Argarate

Martxoaren 9tik 26ra ospatuko den jaialdi erraldoi horretan, BERRIAk eta BADOKek Mauriziak ez du inor hil ikuskizuna babestuko dute: Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizun bat, euskal folklore digitalean eta formatu berrietan oinarritua.

BERRIAk eta BADOK atariak babestutako ekitaldi hori martxoaren 23an izango da, osteguna, 19:30ean, Bilboko Alondegian - Azkuna Zentroan (LAN 1).  

BERRIAlagunek deskontua izango dute sarreretan (deskontu sarrera mugatuak). Eskuratu sarrerak  >>hemen<<.

 

maurizia

 

Mauriziak ez du inor hil: Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko ikuskari bat, euskal folklore digitalean eta formatu berrietan oinarritua. Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskaintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko proiektu bat, teknologia zahar eta berriekin sortua.

Ikuskizun hau kolektibo batek sortzen du, eta emanaldi guztiak ezberdinak dira. Loraldian, arte diziplina hauek uztartuko dira: musika organikoa eta elektronikoa, arte bisualak, argiak eta dantza.

Badakigu historia irabazleek idazten dutela. Kultura besteari lekua egitea bada, garaia da zalantzan jartzeko nori egin zaion lekua eta nori ez. Gure iruditegi kulturalaren eta gure folklorearen berrirakurketa bat da proposamen ausart hau.

Mauriziak ez du inor hil halako ahalduntze kolektibo bat da. Maurizia ez naiz ni, baina ni ere banaiz; ez zara zu, baina zu ere bazara: Maurizia gu gara.

 

2023-03-23 / 00:00
Alondegian - Azkuna Zentroan (LAN 1)

Beste ekitaldi batzuk

JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCE Ezagutu erremontea gertutik

2023-04-01 / 15:00:00
Galarreta pilotalekua, Oriamendi

Oriamendi Galarretarekin elkarlanean, BERRIAlagunek Jai Alai Active Experience ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute lehen aldiz. Erremontea beste ikuspegi batetik ikusteko, profesionalen esperientzia ezagutzeko eta kirol hori probatzeko aukera izango duzue arratsalde batez. Sinetsita baikaude: euskaratik bezala, gure kulturarik edanez bizi gara; horregatik, sareak ehuntzen ari gara euskararen, kirolaren eta kulturaren artean.

MANTANGORRI Herri Urratsen urtebetetze besta erraldoian, apirilaren 2an

2023-04-02 / 11:00:00
Lauga kiroldegia, BAIONA

Herri Urratsek 40 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, besta erraldoia antolatu dute, eta MANTANGORRI bertan izanen da, urteurren gogoangarri horretan parte hartzeko. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ere 35 urte beteko dituzte, eta, ospakizun hori ardatz hartuta, ikusgarria izanen da apirilaren 2an, Baionan.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)