Naziometroa: termometro eta iparorratz.

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz». Otsailaren 24an hasiko dira, eta zazpi mahai inguru prestatu dituzte ekainera bitartean.

Lehen solasaldia Naziometroa: termometro eta iparorratz izango da. Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Telesforo Monzon eLaborategiak eginiko barometroaren ondorioak eta emaitzak laburtuko ditu Arkaitz Fullaondo ikerketaren batzorde zientifikoko kideak, eta, segidan, Xabier Barandiaran EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kidearen, Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuaren eta Floren Aoiz Iratzar fundazioko buruaren arteko solasaldi bat egingo dute, Zelai Nikolas Eusko Legebiltzarreko legelariak zuzenduta. 18:30ean, eta ikusgai izango da Berria.eus atarian. 

2021-02-24 / 18:30

Beste ekitaldi batzuk

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)