OIASSO MUSEOA: SANTA ELENAKO NEKROPOLIRAKO BISITA GIDATUA

Ezagutu Euskal Herriko museo esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan zehar, BERRIAlagunentzako hainbat bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museo garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, Irungo Santa Elenako nekropolia ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten eta mugikerroko aplikazio baten laguntzaz, Urriaren 25ean, igandea, 11:00etan.

App Tour Irun Roma izeneko aplikazioarekin egiten den ibilbidea da, modu horretan, Irunen egindako aurkikuntzak hiru dimentsiotan argazki eta errekreazioak ikusi ahal izateko: portua, termak, nekropolia, meategiak…

Bisitaren iraupena 80 minutukoa izango da.

Santa Elenako nekropolia bisitatu eta gero, Oiasso museoa ere ezagutu ahal izango dute BERRIAlagunek, haien kabuz.

Izena emateko epea urriaren 16an, ostirala, irekiko da berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 18ra, igandea, arte egongo da irekita. Saridunen izenak urriaren 19an, astelehena, argitaratuko dira.

* COVID 19-a dela eta, museo bakoitzean aforo, baldintza eta neurri desberdinak errespetatu beharko dira.

2020-10-25 / 11:00
IRUN, Eskoleta kalea 1, 20302

Beste ekitaldi batzuk

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-10-31 / 11:00:00
BILBO, Abandoibarra etorbidea 2, 48009

Urriaren 31n, larunbata, 11:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

BIARRITZEKO AQUARIUMEAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-11-06 / 14:00:00
BIARRITZ, Plateau de l´Atalaye, 64200

Azaroaren 6an, ostirala, 14:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Biarritzeko Aquariuma ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)