Trixertak 5 urte - Erakusketa Katakraken

5 urte bete dituzte Trixertek. 5 urte aktualitatea oihalera eramanez. 2015eko udaberrian ekin genion hiru hankako egitasmoari, eta ordutik hamaika izan dira elastikoetan landu ditugun albisteak. Edizio hauetan guztietan, 17 sortzailerekin egin dugu lan, 60 elastiko diseinatu ditugu, eta 4500 kamiseta baina gehiago saldu dira.

Ibilbide oparo hau ospatzeko, urriaren 21etik azaroaren 3ra, Trixerten erakusketa antolatu dugu Iruñeko Katakrak liburu dendan. Inaugurazioa urriaren 23an, astezkena, izango da, eta BERRIAko eta Oninarteko kideez gain, egitasmoan parte hartu duten sortzaileak ere gerturatuko dira. Guztiok elkarrekin mokadutxo bat hartzeko aukera izango dugu bertan.

Zu, Trixertazale, baino ez zara falta erakusketaren aurkezpena borobila izateko!

Zatoz urriaren 23an egingo dugun inauguraziora!

Eta horrez gain, gogoratu, urriaren 21tik azaroaren 3ra gehien saldutako trixertak izango dituzuela eskuragarri BERRIA dendan!

2019-10-23 / 19:00

Beste ekitaldi batzuk

Erlauntza - Antzerkia

2019-11-09 / 19:30:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Txikitako neska lagun talde bat landa-etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur-festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joan eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da. Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatz gozatzeko aukera izango dugu Altsasun, Sakanako BERRIAlagunen eskutik.

BERRIA ekitaldiak

2019-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)