'Zaldi urdina' antzezlana, Altsasun

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba da, bizimodu osasuntsuaren zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amonarekin eta Simon udaltzain traketsarekin batera, poliziek baino lehenago aurkitzeko Aingeru. Izan ere, astebeteren buruan, 18 urte beteko ditu Aingeruk. Atzerako kontu bat da.

Antzezlana Justo Arriolak idatziriko A los pies del caballo liburuaren irakurketatik abiatu da. Euskal Herrian drogaren eta, zehazkiago, heroinaren inguruko ikerketa egin zuen idazleak. Euskal Herriko historia markatu du zaldi zuriak, eta, 1980ko hamarkadari lotzen bazaio ere, gaur egungo egoerari buruz gogoetatu nahi izan dute gidoigileek. Euskal Herri osoan zehar ibili den antzerkia ikusteko aukera izango dugu urriaren 24an, Altsasun, Sakanako BERRIAlagunei esker.

Ekitaldia BERRIA, Sakanako Mankomunitatearekin eta Altsasuko Udalarekin elkarlanean antolatzen da.

Ekitaldian osasun neurri guztiak bermatuko dira. #KulturaSeguruaDa

SARRERAK salgai dituzue BERRIA DENDA atalean eta Iortia kulturguneko atarian. Zatozte urteroko Sakanako BERRIAlagunen ospakizun handira!

BERRIAlagunek: aurretik: 10 € · Egunean bertan: 12 € · Iortia kulturgunean: aurretik: 12 € · Egunean bertan: 14 €

FITXA ARTISTIKOA
Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
Produkzioa: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia, Axut!
Jantziak: Marodi sorkuntzak
Argiztapena: Josep Duhau, Aitz Amilibia
Eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Abeslaria: Amaia Aulestia

2020-10-24 / 19:30
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Beste ekitaldi batzuk

Belardoren erakusketa Alkizako Fagus zentroan

2020-09-30 / 00:00:00
Alkizako Fagus zentroa

Asteroko zinta formatutik liburu formatura egin zuen Belardok ‘Belardo - Ba al zatoz?’ komikiarekin. Bada, Belardo baserri girora bueltatuko da. Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Mattinek erakusketa bat jarriko du Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan eta Alkizako Kabia gunean. Uztailaren 24tik abuztuaren 31ra izango da ikusgai, 09:00etatik 12:00etara, eta hortik kanpo eskaripean (688604466, kultura@alkiza.eus).

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)