ERROIZ OLIOAK BISITATZERA JOAN DIRA BERRIALAGUNAK

2022-06-18

BERRIA /
Hogei BERRIAlagunek parte hartu dute komunitateko kideentzako antolatutako esperientzia honetan. Arabako Errioxako Lantziego herrian, Erroiz Olioen olibadiak bisitatzeaz gain, herriko dolare zaharrera joan eta Lantziegoko herriaren historia ezezaguna ezagutzeko aukera izan zuten, Erroizko kideen eskutik. Txangoa Erroizen dolarearen bisitarekin eta hango olioa dastatuz amaitu zuten.
Ekoizpen mugatua eta bertakoa sustatzen du Erroiz Olioak-ek, eta, euskararekin duten konpromisoaren bidez, Ebroren inguruak euskaraz bustitzen ahalegintzen dira.

Bertan parte hartu zutenen adierazpen hauek jaso zituen BERRIAk:
 
Iñaki Burgoa BERRIAlaguna: “Guretzat nahiko garrantzitsua da horrelako esperientziak euskaraz egitea. Horrelako ekintzek erakusten dute aisia euskaraz egin ahal dugula, ez bakarrik ikastetxe eta ekintza kulturaletan erabiltzen den modu hertsian”.
 
Mikel Erroiz Olioak-en arduraduna: “Esperientzia oso polita izan da Euskal Herriko euskaldunak hona etortzea; Arabako Errioxako ardoa ezaguna bada ere, olioa ez da hain ezaguna, eta hori ezagutarazteko aukera izatea gozamena da. Erroizen euskarak garrantzi handia izan du hasieratik, baina bizi garen zonan euskarak ez du beste zonetan duen indarra; hala eta guztiz ere, gero eta gehiago dira euskaldun sentitu eta hizkuntza erabiltzen dutenak.”
 
 
BERRIAlagunen konpromisoa eskertu, eta komunitatearen parte hartzean eragiteko antolatzen ditu BERRIAk esperientzia hauek, eta harrera beroa izaten dute. Udazkenean Euskal Herriko museoetara bisitak antolatuko ditu berriro.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT