Galeusca: hiru herri erabakitzeko bidean.

2021-05-12

BERRIA /

Erabakitzeko eskubidearen alde gizartean gehiengoak osatzeko beharra aipatu dute Marcel Mauri Kataluniako Omnium Culturaleko ordezkariak, Maria Xose Bravo Via Galega taldeko kideak eta Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileak. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriaren artean indarrak batzera deitu dute. 

---

Galizian, Katalunian eta Euskal Herrian, gure etorkizuna erabaki nahi dugu, eta, egoera ezberdinetan bagaude ere, norabide berean goaz, eta antzeko oztopoak topatzen ari gara. Galeusca logika indartzeko arrazoiak badaude. Europari eta Espainiari begira, batera aritzeko garaia al da? Zein izan litezke elkarlanerako esparruak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna eman diete honako parte hartzaile hauek:

  • Amalur Alvarez: Gure Esku-ren bozeramailea
  • Marcel Mauri: Omnium Culturaleko presidenteordea
  • Maria Xosé Bravo: Via Galegaren bozeramailea
  • Moderatzailea: Martxelo Otamendi, BERRIA egunkariko zuzendaria

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz».

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT