Giro paregabea BERRIAlagunen bigarren sagardotegian

2018-04-15

BERRIA /


Laurogei lagun bildu ginen joan den igandean BERRIAlagunen bigarren sagardotegian, Astigarragako Oialume Zarren. Eguraldia lagun, bazkalosteko bertso saioa sagardotegiaren kanpoaldean egin genuen, Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek alaiturik. BERRIAlagunak bertatik bertara ezagutu eta elkarrekin tarte bat igarotzeko aukera eman zigun egunak.

Ederki pasatu genuen. Datorren urtean, berriro!

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT