Maite Iturbe EITBko zuzendaria Foroan

2016-06-03

BERRIA /

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak Martin Ugalde Foroan hartu zuen atzo hitza, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen mintzaldia; erantzun zituen entzuleen hainbat galdera ere. Zuzendariak ikus-entzunezkoen aro berrian, nahi baino baliabide urriagoekin, "eusteko" erronkan "duin" ari direla uste du.

 

Telebista bete behar duzu 24 orduz 365 egunetan: askotan ahaztu egiten zaigu hori». Telebista kateei buruzkoak izan ziren plazaratu zituen gogoeta asko, baina, oro har, etxe handia dela azaldu zuen, eta hura gobernatzeko bidea sarritan malkartsua dela. «Erronka handiena izan da eustea transatlantikoari».

Telebistan eskaintzen dituzten saioak hautatzeko orduan, esaterako, hainbat aldagairi erreparatu behar izaten dietela nabarmendu zuen, «beharren araberako hautaketa bat egiten da». Azken hilabeteotan batere fikziorik ez dela ekoiztu onartu zuen, eta horretarako zailtasunak ez zituen ezkutatu. «Pentsatzen dugu fikzioa egin behar dugula euskaraz, baina ez daukagu baliabiderik denboraldi osoan egiteko». Audientziak usu «oso txikiak» direla esan zuen; ez dutela merezi.

Maiatzeko audientzia datuak —aski apalak— jaso berri azaldu zen atzoko mintzaldira Iturbe, eta telebisten kasuan, bereziki, azken urteotan ingurumaria izugarri korapilatu dela nabarmendu zuen. «Irekian bakarrik 28 kanal daude gaur egun, eta ordainduta, 115. Horrez gain, kontsumo ohiturak aldatu dira erabat», azaldu zuen.

Geroari begira, erronka gehiago. «Kontziente gara, esaterako, telebista nahierara ikusteko zerbitzuak behar duela astindu bat», onartu zuen. «Eta uste dut ETB1i ere buelta bat eman behar zaiola». Bi hizkuntzen arteko dema telebistan, bereziki, «oso eskizofrenikoa» dela adierazi zuen, eta fintzera egin behar dela hor.

Lan harremanak

EITBko irratietako lan erregulazio dosierraren harira kritika ugari izan dira iragan hilabeteotan Iturberentzat. Defendatu egin zuen: «Dosierra egin beharrekoa zen». Eta etorkizunean ere hartu beharko dira neurri gehiago, EITBko buruaren ustez, jarduna eraginkortze aldera. «Etxean ez da ekoizten ekoiztetxe baten erritmoan», onartu zuen. «ETB barruan profesional handiak daude, eta erritmoa oso ona da». Baina hobetzeko modukoa dela pentsatzen du.

KRONIKA OSOA IRAKURRI 

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT