Mila esker eta zorionak Mantangorrizale

2022-05-30

BERRIA /

'Mantangorritu' egin dira denak

(Berria, 202/05/29, Enekoitz Telleriaren artikulua)

'Mantangorri', BERRIAren haur eta gaztetxoentzako gehigarria, 1.000. zenbakira iritsi zen maiatzaren 28an. Irakurle, zale, arduradun eta kolaboratzaileek elkarrekin ospatu zuten zenbaki borobila festa batean, Txillida Leku museoan.

 

Pinporta beltz eta gona gorridunak dira batzuk. Begirada biziak eta jakin-minez betetako galderak dituzte beste batzuek. Badira orgatxoei tiraka doazenak, eta fardelak belazean aldatzen dituztenak. Eta badira talde hura zer hizkuntzatan mintzo ote den galdetzen dutenak. Mantangorrien nahas-mahas eder bat bihurtu zen Txillida Leku. Topaleku ezohiko bat. Aspaldiko ezagunen eta ezezagun ezagutu berrien juntadizo bat. Komunitate bati diosala, eta jarduteko modu bati aitortza. Mantangorri 1.000. zenbakira iritsi da. Ospakizun bat da, eta aitzakia bat da: Mantangorritu egin dira denak.

Ikusi argazki galeria hemen.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT