2023-04-15
BERRIAren komunitatea zabala da, eta, bertan, euskaraz irakurtzearen plazera eta garrantzia transmititzen da haur eta gaztetxoak inguruan dituzten hainbat familia eta lagunartetan. BERRIAk haur eta gaztetxoengan ere jartzen du begirada, haiek baitira oraina eta etorkizuna. Horregatik antolatu dugu 'Nire Zirkua' filmaren proiekzioa BERRIAlagunentzat, non eta Gure Zirkuko karpa magikoan.
Filmak agerian uzten ditu nerabe batek izan ditzakeen zalantzak eta kezkak. Zirkuko familia batean jaio zen Laura, duela 12 urte, eta bizitzaren parte handi bat biran pasatu du. Bizitza eredu tradizionalagoak ditu amets, ordea.
Gaztetxoentzat ondutako film kanadar hori ikusteko aukera izan zuten joan den larunbatean BERRIAlagun gazteenek.
Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:
BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT