Udaberria museo ARTEan ekimena gozo hartu dute BERRIAlagunek

2023-05-23

BERRIA /

Azken urteetan egin izan dugun moduan, aurten ere Udaberria museo ARTEan egitasmoa abiatu dugu maiatzean, eta aurten ere harrera zinez beroa egin diote BERRIAlagunek, 2.000 lagunek baino gehiagok parte hartu baitute. BERRIAren komunitatearentzat propio antolatutako ekintza honetan, Euskal Herriko hamar museotako 11 bisita gidatutan parte hartzeko aukera izan dute, eta, orotara, 220 lagunek gozatu ahal izan dute esperientziaz. Aurten, gainera, berritasun batekin ekin diogu egitasmoari: lehen aldiz, Euskal Itsas Museoa eta Hontza museoa batu dira aurrez genituen eskaintzetara. Aipatutakoez gain, BERRIAlagunek Artium, Oteiza, Guggenheim, Makina-Erreminta, San Telmo eta Donostiako Aquarium museoak bisitatzeko aukera ere izan dute. 

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT