Ur parrastada bizigarri bat. Gazte ikuskizuna eta solasaldia esklusiban BERRIAlagunentzat

2021-07-01

BERRIA /

Hika Teatroa konpainiak eta Oinkari dantza taldeak 'Gazte' kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar. Dantzari gazteen gogoetak dira abiapuntua, eta «hizkuntza propio» baten bidez adierazi dituzte.

Gazteei buruzko lan bat, noiz eta hilabeteetan haien gainean estigma bat jarri den garaian; kale ikuskizun bat, noiz eta kalean egoteak esanahi sinboliko berezi bat hartu duen sasoian. Emozioetatik sortutako obra bat da, eta ezin ukatuzko indar bat dauka horregatik; hainbestekoa, non eztanda egiten baituen une batean baino gehiagotan.

 

Gorputzak mugimenduan

Urez idatzi dute Gazte Fleming eskolako pilotalekuan. «Ura omen da bizitzaren iturria», kontatu du Intxaurraga zeremonia maisuak: «Ez eskatu urari isiltzeko; ez eskatu urari geldi egoteko». Pilotalekua dantzaleku bihurtu da, dunbal astuneko hip-hop erritmo batek lagunduta, eta banaka aurkeztu ditu dantzariak: Amaia Aizpurua, Izaskun Aizpurua, Lide Bengoetxea, Gorka Duran, Sua Enparantza, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Aimar Garaiar, Gorka Granado, Maitane Irurzun, Lierni Kamio eta Beñat Monfort. 16 eta 24 urte bitarteko gazteak dira denak. Intxaurragak eta Gilek ere parte hartzen dute eszenan, gazteen konplize, gidari edo zirikatzaile lanetan aritzeko, helduen roletik.

Zigor Lampre DJak sortu du ikuskizunaren musika. «Hip-hoparen eta poparen kulturatik nator, eta tradizioa gehiago kostatzen zait. Lanak izan ditut banakoaren erritmoa ikasten, sintetizadoreak nahasten, sampler-ak sartzen... Eta asko ikasi dut». Zuzeneko emanaldietan, Martin Little ere arituko da DJ lanetan. Eneko Dieguez saxofonistak biribilduko du musika, zenbait pasarte gozorekin.

Jarraitu kronika osoa irakurtzen.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT