Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Hitzaldiak, mahai inguruak, kultur eta musika emanaldiak
2023-01-12/00:00:00
Gezalaga Auditoriuma
TOTO txakur guztientzat egokia den bikote komediaz gozatzeko aukera izan zuten atzo BERRIAlagunek. Galdu den txakur baten eta desegiten ari den bikote baten istorioa da HIKA TEATROAren lan berria, eta 2023ko urtarrilaren 15ean estreinatuko da, Lezon. Mafalda Bellidoren jatorrizko lana euskaratu du Agurtzane Intxaurragaren lantaldeak.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-12-01/00:00:00
Urte honetan bigarren aldiz, BERRIAlagunentzako Museo ARTEAn egitasmoa antolatu du BERRIAk. Oraingoan, zazpi museotan bederatzi bisita gidatu eta lantegi egin dituzte BERRIAlagunek udazkenean.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-11-24/00:00:00
Artium, GASTEIZ
BERRIAlagunek esklusiban ikusi dute Maluta Filmsen Ainarak dokumentala. Ostiralean estreinatuko da, azaroaren 25ean, Iruñean, baina atzo, azaroaren 23an, 120 lagunek aurrestreinaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Artium Museoko auditoriumean.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-11-06/00:00:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea
Iaz eman zuten Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek Pasadena proiektuaren berri, taldearen izen bereko diskoa kaleratzearekin bat; atmosfera ilunekoa, argi printzek zulatua. Bide horri segika, Izpiaizena izango duen lan motza kaleratuko dute aurki. Zuzenekoetan, Dani Arrizabalagarekin (bateria), Aitor Garcia de Bikuñarekin (teklatua), Danilo Forondarekin (gitarra) eta Ander Sevillarekin (baxua) osatzen dute taldea, eta hala aritu ziren atzo ere, Altsasun (Nafarroa), BERRIAlagunen eskutik osatutako emanaldian.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-10-30/00:00:00
Iso, Nafarroa
Halako batean eguraldia alde jarri zitzaigun, eta 40 BERRIAlagunek Nafarroako zeru gaina behatu ahal izan zuten, Ison. BERRIAk Aranzadirekin elkarlanean antolatu du estreinakoz esperientzia hau, eta izarrak, planetak eta zeru sakoneko hainbat objektu behatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-06-27/00:00:00
Bederatzi museotan hamaika bisita gidatu egin ditu BERRIAk BERRIAlagunekin udaberrian zehar. Harrera beroa izan du egitasmoak; guztira 220 BERRIAlagunek gozatu dute Udaberria museo ARTEan egitasmoaz, eta 2.246 lagunek eman dute izena parte hartzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO2022-06-18/00:00:00
Lantziego
Hogei BERRIAlagunek parte hartu dute komunitateko kideentzako antolatutako esperientzia honetan. Arabako Errioxako Lantziego herrian, Erroiz Olioen olibadiak bisitatzeaz gain, herriko dolare zaharrera joan eta Lantziegoko herriaren historia ezezaguna ezagutzeko aukera izan zuten,
INFORMAZIO GEHIAGO2022-05-30/00:00:00
Pasa den larunbatean 1.000. zenbakia kaleratu zuen 'Mantangorri' haur eta gaztetxoen gehigarriak, eta gaur zorionak eman nahi dizkizuegu urte guzti hauetan gurekin batera hazi eta hegan egiten ikasi duzuen guztioi. Urteak bete arren, ez utzi inoiz zareten mantangorri hori izateari. Ederrak zarete
INFORMAZIO GEHIAGO2021-12-28/00:00:00
Hika konpainiak 'Tarara' antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 15ean. Josi Alvaradok idatzi zuen, eta Arantxa Iturbek euskaratu du. Tratu txarrez, desberdintasunaz eta barkamenaz ari da, besteak beste
INFORMAZIO GEHIAGO2021-12-01/00:00:00
Gurasoen hizkuntza jarreren garrantziaz aritu dira Kasares eta Amonarriz Martin Ugalde foroan
INFORMAZIO GEHIAGO2021-11-16/00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Joan Mari Torreldairen 'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' liburuaren barrenak laburtu ditu Joanmari Larrartek Andoainen, Imanol Muruaren gidaritzapean eta entzule andanaren aitzinean.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-11-06/19:30:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea
Olatz Salvador musikari donostiarrak kontzertu bat eskaini zuen larunbatean Altsasuko Iortia kulturgunean, Sakanako BERRIAlagunek antolatuta, Sakanako Mankomunitatearekin eta Altsasuko Udalarekin elkarlanean.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-07-01/00:00:00
Villabona
Hika Teatroa konpainiak eta Oinkari dantza taldeak 'Gazte' kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar. Dantzari gazteen gogoetak dira abiapuntua, eta «hizkuntza propio» baten bidez adierazi dituzte. Irudiak eta kronika barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-06-30/18:30:00
Online, Berria.eus-en
Espetxe ereduaz, euskal presoekiko salbuespen politikaz, kartzelen etorkizuneko kudeaketaz, kontakizunaz eta bestez mintzatu dira Patricia Velez Etxerat-ekoa eta Inaxio Oiarzabal Sarekoa.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-05-26/00:00:00
Online, Berria.eus-en
Izurriak azaleratutako desoreken inguruan hitz egin dute Gotzone Sestorain baserritarrak, Angel Elias EHUko irakasleak eta Gaizka Suarez Eragin taldeko kideak, Hamaika Gara-k antolatutako mahai inguruan. Bideoa albistearen barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO2021-05-12/00:00:00
Online, Berria.eus-en
Erabakitzeko eskubidearen alde gizartean gehiengoak osatzeko beharra aipatu dute Marcel Mauri Kataluniako Omnium Culturaleko ordezkariak, Maria Xose Bravo Via Galega taldeko kideak eta Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileak. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriaren artean indarrak batzera deitu dute.
INFORMAZIO GEHIAGO2018-04-15/14:00:00
Oialume Zar sagardotegia
Laurogei lagun bildu ginen joan den igandean BERRIAlagunen bigarren sagardotegian, Astigarragako Oialume Zarren. Eguraldia lagun, bazkalosteko bertso saioa sagardotegiaren kanpoaldean egin genuen, Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek alaiturik. BERRIAlagunak bertatik bertara ezagutu eta elkarrekin tarte bat igarotzeko aukera eman zigun egunak. Ederki pasatu genuen. Datorren urtean, berriro!
INFORMAZIO GEHIAGO2017-11-03/00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
40 urte bete ditu Anttton Olariagak sortutako pertsonaiak. Hainbat izan dira urte luze horietan Zakiliren eta Anttonen bidean guratzatu diren lagunak, eta horietako askorekin ospatu genuen atzo urtebetetze festa Martin Ugalde kultur parkean.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-10-23/00:00:00
Iortia Kulturgunea
Ia 200 lagun bildu ziren larunbatean Altsasuko Iortia kulturgunean, Tartean teatroaren 'Ez dok hiru' antzezlanaz gozatzeko. Jendea pozik eta gustura, eskertu egin zuten Sakanako BERRIAlagunek bosgarren urtez eskualdeari begirako ekimen hori antolatu izana.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-09-14/00:00:00
Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».
INFORMAZIO GEHIAGO2017-06-09/12:00:00
BERRIAn 'Hitz beste' zutabea ia hamalau urtez idatzi izana eskertu zioten atzo Anjel Lertxundiri. «Hizkuntzaren bizipoza» aldarrikatu zuen Martin Ugalde Parkean egin zuten BERRIA ekitaldian.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-03-01/19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Joxe Azurmendi pentsalariak 'Hizkuntza, nazioa, estatua' saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen.
INFORMAZIO GEHIAGO2017-01-15/14:00:00
Oialume Zar sagardotegia
Giro ederrean igaro zuten atzo BERRIAlagunek lehen sagardotegi bazkaria. Ekaitzari aurre eginez, garaiz eta gogotsu ailegatu ziren BERRIAlagunak Oialume Zar sagardotegira, aurtengo lehen txotxa egunkariaren komunitateko kideekin egiteko asmoz. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 60 bat BERRIAlagun bildu ziren Onintza Enbeita eta Julio Soto bertsolariek girotutako bazkarian.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-12-12/00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Herri elkarteek oroimen historikoa bizirik mantendu eta azaleratzeko egindako lana goraipatu dute Oroiteria jardunaldietan. Memoriaren transmisioa orainaldiko arazoekin lotzea dute erronka nagusi
INFORMAZIO GEHIAGO2016-11-18/00:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Nafarroako aldaketa politikoaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dituzte gobernua babesten duten lau taldeetako kideek Martin Ugalde Foroan. Orain artekoaz, balorazio baikorra egin dute
INFORMAZIO GEHIAGO2016-11-17/20:00:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea
Sakanako sormenak erakusleiho ezin hobea izan du Sakanako Hotsak kontzertuaren bidez.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-10-25/19:00:00
Iruñeko Caldereria kaleko erabilera anitzeko aretoan
Aldaketaren zailtasunez, perspektibaren eta orekaren beharraz, eta etorkizunaz mintzatu dira, liburuaren protagonisten aurrean egindako aurkezpenean.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-10-07/00:00:00
Azkuna Zentroko Bastida aretoa
Sakelako telefonoetarako aplikazio moderno eta bizia du BERRIAk duela bi astetik, eta, tresna aurkezteko, hedabideen erronka teknologikoen inguruko mahai ingurua egin zuten asteazkenean Bilbon, Azkuna zentroan
INFORMAZIO GEHIAGO2016-06-03/19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak Martin Ugalde Foroan hartu zuen atzo hitza, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen mintzaldia; erantzun zituen entzuleen hainbat galdera ere. Zuzendariak ikus-entzunezkoen aro berrian, nahi baino baliabide urriagoekin, "eusteko" erronkan "duin" ari direla uste du.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-05-10/19:00:00
San Telmo Museoa
Ipar Hegoa Fundazioarekin elkarlanean, eta Norabideak aurkeztua, Euskal Estatuaren inguruko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte Parte Hartuz taldeko lau kidek San Telmo Museoan: Julen Zabalo, Mila Amurrio, Iker Iraola eta Ane Larrinaga.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-03-10/19:00:00
Iruñea
Norabideak antolatuta, Kataluniako prozesu independentistak Euskal Herrian utz ditzakeen irakaspenez eta izan ditzakeen ezberdintasunez gogoeta egin dute Zelai Nikolasek, Arantza Santestebanek eta Martin Aranburuk.
INFORMAZIO GEHIAGO2016-02-25/19:00:00
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain
Euskal kultura, euskararen normalizazioa eta identitatea izan ditu hizpide Ibai Iztueta pentsalari donostiarrak Martin Ugalde Foroan, gogoetarako bideak zabaltzea xede.
INFORMAZIO GEHIAGOIkusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:
BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUTEdozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)