BERRIAlagun programaren baldintza orokorrak
-
BERRIAlagunak zaretenoi aplikatzen zaizkien baldintzak dira hauek. BERRIAlaguna izatea onartzen duzunean, baldintza eta ohar hauek ere onartzen dituzu. Irakurri, mesedez, baldintza hauek, sinatu aurretik, eta gorde kopia bat aurrerantzean izan ditzakezun dudak argitzeko.
EUSKAL EDITOREA SL-k du —‘BERRIA’ egunkariaren eta www.berria.eus webgunearen argitaratzaileak, hain zuzen— BERRIAlaguna programaren eta berria.eus/berrialaguna gunearen jabetza, eta berak kudeatzen du. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea EUSKAL EDITOREA SL-k (IFK: B20809040), Martin Ugalde Kultur Parkean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 2034 Tomoan, 73 folioan, SS-22521 orrian.