Berriataldearen Proiektuak

SARRERA


BERRIA Taldea, Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) marka eta irudi berria da 2010. urtetik. EKT 2003. urtean sortu zen, Egunkaria itxi ostean, lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko xedez. 2003an martxan jarri zenetik euskarazko komunikazio eremua indartu eta sendotzea izan da BERRIA Taldearen egitekoa: euskarazko hedabideak sortu eta garatu; euskarazko hedabideen behar bezalako garapenerako kultur eta industria egitura antolatzea. BERRIA Taldeak bi atal nagusi ditu: BERRIA Hedabideak eta BIDERA Zerbitzuak.


Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) 2003. urtean sortu zen, Egunkaria itxi ostean, lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko xedez. Kapitala biltzeko kanpaina publikoa jarri zen martxan, Berria berri lelopean. Proiektua martxan jartzeko 4.595.900 € ko kapitala bildu zen lehen hilabeteetan; guztira 24.404 akziodun.


EKTren barnean hainbat enpresa sortu ziren, bakoitza bere alorrean lan egiteko: Euskal Editorea (Berria), Etxeraino (banaketa), Iragarri (publizitatea), Jarduna (administrazioa), Ehuntzen (Interneteko proiektuak) eta Bertako Hedabideak (herrietako komunikabideekin elkarlanean tokiko komunikabideak sustatzeko).


Zortzi urteko ibilbidearen ostean, eta gure eskaintza egokitzeko asmoz, taldea berrantolatzea eta bestelako izaera bat ematea erabaki genuen 2010. urtean. Ordura arte Euskarazko Komunikazio Taldea zena BERRIA Taldea bilakatu zen. BERRIA Taldeak bi atal nagusi ditu: BERRIA Hedabideak eta BIDERA Zerbitzuak.


BERRIA Hedabideak


BERRIA Taldearen eskaintza informatiboa sustatu eta garatzeaz arduratuko da sail hau. BERRIA Taldeak urte hauetan guztietan sortutako produktuen (Berria, berria.info, Mantangorri…) eta elkarlanean egiten ditugunen (Hitza, Nora, Hamaika, Irria…) bidea markatzen du. Era berean, etorkizunean interesgarriak izan litezkeen euskarazko produktu berrien azterketa egiten du.


BIDERA Zerbitzuak


BIDERA Zerbitzuak arlo askotan espezializatutako zerbitzu enpresa bat da. Bertan batzen dira EKTren barnean zerbitzua eskaintzen zuten enpresa guztiak. Gure helburua da zerbitzuen atalaren negozio bolumena handitzea, hortik ateratako etekinek ahalbidetuko baitute, neurri handi batean, BERRIA Taldeak euskarazko komunikabideak sortzen eta sustatzen jarraitzea.


Krisi garaian zaila da merkatuan kuota handitzea, urte hauetan egindako lanak horretarako bide ematen digu. Eskarmentu handiko profesional talde bati esker, banaketa, publizitatea, komunikazioa, itzulpenak, aholkularitza eta dei zentro bat jartzen ditugu bezeroaren eskura.


Urteetako esperientzia dugunez, merkatua ondo ezagutzen dugu, eta gure helburua da enpresei aurrera egiten laguntzea. Bide horretan, kalitatezko zerbitzua eta aholkularitza eskaintzen ditugu, eta konponbide zehatzak zein zerbitzu integralak proposatzen; betiere, bezeroaren beharren arabera.


BIDERA-k konpromiso irmoa du euskararekin, eta, eguneroko lan tresna moduan erabiltzeaz gain, gure bezeroei ere aukera hori eskaintzen diegu. Hizkuntza baten normalizazioa horrela egiten dela iruditzen baitzaigu: eguneroko kudeaketa lan ohikoak euskaraz landuz.


BERRIA Fundazioa


Euskal kultura eta batez ere euskarazko hedabideak sustatu eta laguntzeko asmoz, BERRIA hedabideen fundazioa sortu zuen BERRIA Taldeak 2010. urtean. Proiektu berriak gauzatzeko laguntza ematea da fundazioaren xedea.


BERRIA beka izan zen fundazioaren lehen ekimena. Euskarazko hedabideen eremuarekin lotura zuzena duten proiektuak sortzea du helburu bekak: hedabide berri bat, ikerketa gune bat, langileen prestakuntza sakontzeko proiektuak eta abar aurkez daitezke beka eskuratzeko.


Lehen deialdian, Antxeta Irratiaren Euskal irrati lokalak sakelakoan egitasmoak irabazi zuen beka; 6.000 euroko diru laguntza jaso zuten Bidasoa-Txingudi eskualdeko irratiko kideek proiektua garatzeko. Beka eskuratzeko aurkeztu ziren beste bi proiektu ere diruz lagundu zituen BERRIA Fundazioak: Nafarroako Aezkoa eskualdeko Irati irratiari eta Arabako Lautadako Txindurri irratiari laguntza eman zien fundazioak (bakoitzari 3.000 eurokoa).


Bidasoa inpresio zentroa


Bidasoa inprimatze zentroa 2010eko otsailean jarri zen martxan. BERRIA Taldearekin batera, beste lau bazkide daude proiektu horretan: EKHE, Printek, Bulkograf eta Leitzaran Grafikak. Egun, bazkideen produktuak inprimatzen dira bertan: Berria, Hitza, Gara eta Journal. Bidasoa inprimatze zentroak Zestoan du egoitza.


Eskaintza informatiboa


BERRIA Taldearen eskaintza informatiboa sustatu eta garatzeaz arduratzen da BERRIA Hedabideak atala. BERRIA Taldeak urte hauetan guztietan sortutako produktuen (Berria, berria.info, Mantangorri...) eta elkarlanean egiten ditugunen (Hitza, Hamaika, Irria...) bidea markatzen du. Era berean, etorkizunean interesgarriak izan litezkeen euskarazko produktu berrien azterketa egingo du.



Gure produktuak:

  • BERRIA. Asteartetik igandera, euskarazko egunkari nazionala. 63.000 irakurle, CIESek neurtuta. Gehigarriak: Mantangorri, larunbatetan 16 orrialdeko gehigarri koloretsua haur eta gaztetxoentzat. Egitura-Igandea, gizarte gaien eta ekonomiari buruzko informazioa eta analisia. Igandero 32 orri koloretan.
  • berria.infowww.berria.eus Etengabeko edizio jarraitua , gertakariak eta ekitaldiak zuzenean, zuzeneko albisteak Twitter bidez, bideoak, argazkiak, Interneteko euskal munduan dauden artikulu interesgarrienetarako loturak, teknologia berriei, Interneti eta zientziari buruzko albisteak... 18.000-20.000 bisita egunero. Hilean 500.000 bisita inguru ditu sareko gure edizioak.
  • Herrialdetako HITZAk. 2010eko urrian eskaintza informatibo berria jarri zuen martxan BERRIAk: herrialdeetako HITZAk. Ostiraletan BERRIArekin batera herrialdeetako HITZAk (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroa) banatzen dugu. Eskualdeetako HITZA argitaratzen den lekuetan, gainera, eskualde horretako irakurleek eskaintza hirukoitza dute: BERRIA, herrialdeko HITZA eta eskualdeko HITZA. Ipar Euskal Herriko HITZAk urrats berria emango du apirila amaieran eta iparraldekoHITZA.info webgunea jarriko du martxan.
  • berriketan.infowww.berriketan.info Komunitate irekia, informazioan oinarritutako sare soziala; euskarazko informazioaren topagune eta eztabaidagunea.
  • berria.info Euskal kantagintzaren ataria: 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka argazki, hirurehundik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak, bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak aurkituko dituzu bertan.
  • berria.infowww.euskalherrikoplaza.com Euskal Herriko Plaza, Euskal Herriko kalitatezko produktuak munduan saltzeko gunea da. Kategoria ezberdineko produktuak topatuko dituzu bertan, ekoizlearen beraren eskutik.
  • berria.infowww.iragarkilaburrak.com Euskarazko iragarki laburren ataria; iragarki laburren edo merkeen euskarazko erreferentzia.

Partekatutako proiektuak

  • HITZA. Eskualdeetako euskarazko informazioa. BERRIA Taldeak eta tokian tokiko herri aldizkariek elkarlanean garatuta. Sei HITZA argitaratzen dira: Tolosaldeako eta Leitzaldeko HITZA, Oarsoaldeko eta Bidasoako HITZA (astekaria), Urola-Kostako HITZA, Irutxuloko HITZA (astekaria), Goierriko HITZA, eta Busturialdeako eta Lea-Artibai-Mutrikuko HITZA. Eguneroko irakurleak 91.000 dira eta noizbehinkakoak 174.000.
  • berria.infowww.hitza.info Herritarrengandik are hurbilago dagoen informazioa, sarean. Zure herriko edo auzoko informazioa eskuragarri; zu ere berriemaile izan zaitezke.
  • berria.infoHamaika Telebista. Proiektu honen bidez ikus-entzunezkoen alorrera jauzi egin zuen BERRIA Taldeak . EKHE (Gara / Le Journal), CMN (Noticias Taldea), Elkar, Bainet eta Euskaltel ditu bazkide BERRIA Taldeak proiektu honetan. Hamaika telebistaren helburua Tokiko Telebista Digitalen lizentziak lortu eta eskualde bakoitzean euskarazko telebista bat bermatzea da. Horretarako, Euskarazko Toki Telebisten Sarea osatu du lehendik ziharduten telebistekin elkarlanean.
  • berria.infoIrrien Lagunak kluba. Multimedia proiektua. BERRIA Taldeak, Katxiporreta pailazo taldeak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean garatutako proiektua. Irria aldizkaria eta irrienlagunak.com webgunea dira, oraingoz, oinarri nagusiak.

Antzerkia

Zertarako hegoak antzezlana

Antzerkia

Zertarako Hegoak antzezlana

BERRIAk proposatutako ‘Proiektu honek etorkizuna du, zuekin baldin bada’ ideiatik abiatuta, Metrokoadroka kolektiboak talde lanean sortutako lana da Zertarako hegoak. Gizarte-gogoetaren poetika batean kokatua dagoen komedia absurdua. Oier Guillanek idatzi du testua talde lanetik abiatuta. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega eta Joseba Roldan dira antzezleak.

Musika

Musika eskaintza zabala

Musika

Musika eskaintza zabala

BERRIAren 10. urteurrena ospatzeko kontzertu egitarau zabala prestatu dugu. Gurekin izango dira: Anari, Leire Gotxi, Xabier Montoia, Inoren Ero Ni, Borja Estankona, Anje Duharle, Eñaut Elorrieta, Igelaren Banda, Ruper Ordorika, Bizardunak, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso, Gari, Joseba Tapia, Petti, Napoka Iria, Morau eta Gose. Estilo ezberdineko talde eta musikariak.

Bertsolaritza

Bertso trama

Bertsolaritza

Bertso trama

Josu Goikoetxea tramagilearen eskutik, bertsolariek hiru saio eskainiko dituzte. Honako bertsolariek parte hartuko dute: Oihane Perea, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Jon Maia eta Igor Elortza.

Denda

BOLIGRAFOA


BOLIGRAFOA

EKITALDIETAN SALGAI

5 euro

KATILUA


KATILUA

EKITALDIETAN SALGAI

5 euro

POLTSA BELTZA


POLTSA BELTZA

EKITALDIETAN SALGAI

3,5 euro

Babesle nagusiak

Babesle nagusien logoak

Euskadiko kutxa eta Ipar kutxa Gipuzkoako Foru Aldundia Irizar

Eskualdeetako babesleak