Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Gobernuaren aurkako protestak Txilen

Protesta gogorrak ari dira izaten egunotan Txilen, Sebastian Piñera presidentearen aurka. Bost egunetan hamabost pertsona hil dira protestetan, eta larrialdi egoera ezarri du gobernuak. Gobernuak metroko txartelaren salneurria laugarrenez igo zuenean sortu ziren protestak Santiago hiriburuan. Ordea, nagusiki, beste arrazoi batzuek haserrearazi dituzte herritarrak: ezberdintasun sozialak; aberastasun ekonomikoaren kontzentrazio handia; zigorrik gabeko ustelkeria kasuak; eta pribatizazioak nagusi diren sistema ekonomikoak eragiten duen prekarizazioa.