Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Zubietako erraustegira bisita

Amaitu dira Zubietako erraustegiko obrak, eta martxan jartzeko prest dago. Dagoeneko bi gune beraien gaitasunaren %85ean funtzionatzen ari dira, baina hirugarrena falta da: Gipuzkoako zaborrak erreko dituzten bi labeak. Gaur hasi dira lehengoz horiek berotzen, eta datorren astearen amaieran probekin hasiko dira. Martxorako %100ean funtzionatzen egotea espero dute, eta bitartean, zaborra Bizkaira eraman beharko da, datorren astean Mutiloako zabortegia itxi egingo delako.