Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

MUF: Jatorri anitzeko biolentziaren biktimak

Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari eta bizikidetzari buruzko gogoetak, biktimekiko enpatia edota aurrerabiderako gakoak.

Honako hauek hartuko dute parte mahai inguruan: Maria Jauregik (aita ETAk hil zion), Naiara Zamarreñok (aita ETAk hil), Eneko Etxeberriak (anaia BVEk desagerrarazi zion) eta Nagore Otegik (aita GALek hil zion).
Galdera horiei erantzungo diete, besteak beste, UPV/EHUko Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan ikerketa taldeko Arantza Gutierrez Paz eta Itxaso Fernandez Astobizak eta Elhuyar Fundazioko Testu Meatzaritza zerbitzu-lerroko arduradun den Xabier Saralegi Urizarrek.