Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Martin Ugalde Foroaren prestaketa lanak

 Kontseiluak Martin Ugalde Foroarekin elkarlanean Euskara ere normalitaterantz? mahai-ingurua antolatu du. Euskarak gizarte berdinzaleago, kohesionatuago eta demokratikoagoa eraikitzerakoan egin dezakeen ekarpenaz jardungo dute Josu Amezaga, Idurre Eskisabel eta Amelia Barquin Goizalde Landabaso kazetariaren gidaritzapean.


Solasaldia bertatik bertara entzuteko aukera izango da ostegun arratsaldean Martin Ugalde Parkean, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da BERRIA.EUS webgunaren bitartez. Egun hauetan antolatzaileak aretoa prestatzen ari dira segurtasun neurri guztiak bermatzeko.