Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Trantsizio ekologiko «justuaren» alde kateatu dira Bilbon

Asteazken goiz honetan, bi manifestari porlanezko bidoi banatan lotu dira Bilboko Kale Nagusian, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren aurrean. Errepideko lau bideetako bi oztopatu dituzte, bat noranzko bakoitzean. Sukar Horia taldeak egin du ekintza. Klima aldaketaren inguruan egiten du lan taldeak. Eusko Jaurlaritzak klima aldaketaren inguruan daukan «ekintza falta» gaitzetsi nahi izan dute ekintza horren bidez, eta «trantsizio ekologiko justua» eskatu dute.