Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Hauteskundeen atarian – Pandemiaren itzalean

Gero eta gutxiago falta da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Kanpaina hasi da dagoeneko, eta datozen egunotan jende askoren ahotan ibiliko diren gaien artean daude, besteak beste, segurtasun neurriak, posta bidezko bozka eta koronabirusaren krisiak herritarren parte hartzean izan dezakeen eragina. Hain justu, gai horiek ditu hizpide 'Hauteskundeen atarian' saioko lehen kapituluak. Reinaldo Jaio Eusko Jaurlaritzako Hauteskundeetarako zerbitzuburuak, Josean Catalan LABen Gipuzkoako Correoseko ordezkariak eta Ainhoa Novo EHUko Politika Zientzietako irakasleak azaldu dituzte bakoitzaren nondik norakoak.