Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Koronabirusa eta berrogeialdia Moriako kanpamentuan

Moriako errefuxiatuen kanpamentuan joan den astean detektaturiko lehen koronabirus kasuak alarma piztu du Lesbos uhartean. Greziako osasun zerbitzu publikoak ostegunetik hona esparruko biztanleen artean egin dituen PCR testekin beste hamabost kasu identifikatu dituzte dagoeneko, eta orain ikustear dago zein izango den birusaren bilakaera Europako errefuxiatuen kanpamentu handienean.

Dena den, argi dagoena da Moria ez dagoela prest halako egoera kritiko bati aurre egiteko: gainpopulazioa, ilara luzeak, ur iturrien falta, hondakinen pilaketa, osasun zerbitzuetarako heltze mugatua...

Eta, hori gutxi balitz, kanpamentuan bizi diren ia 13.000 pertsonak gainean sekulako karga daramatela iritsi dira une zail honetara, besteak beste, martxoaren 22tik hona luzatu den berrogeialdi amaigabe baten ondorioak jasaten ari direlako.