Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Kontxako Banderaren irabazleak

Ez da ezuste handirik izan aurtengo Kontxako Banderaren aldian; izan ere, lehenbiziko igandeko garaileek irabazi dute bigarrengoan ere. Emakumeei dagokienez, iazko garaipena errepikatu dute oriotarrek. Eutsi egin diote Donostiarraren hasiera indartsuari, eta gero menderatu egin du aurkaria: 11,82 segundo atera dizkio. Gizonezkoen kasuan, Hondarribiak irabazi du berriz ere: hirugarren urtez segidan irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian ere azkarrena izanda. 5,30 segundo atera dizkio Zierbenari. Hamalaugarren bandera du estropada honen historian.