Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Gaztealdia – Sentsazioak 1.0

Bederatzi gazte, zortzi egunez, euskara hutsean. Horretan datza Gaztealdiak. Azaroaren 12an hasi zen, eta Euskaraz biziko gara lelopean, azaroaren 19ra arte euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute parte hartzaileek. Haiekin hitz egin du BERRIAk, ariketaren lehen egunen nondik norakoak eta izan dituzten bizipen interesgarriak jasoz. Gaurkoan, Amaia Larruzea, Miren Balmaseda eta Andrei Fuchs izan dira saioan.