Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Moriako Erretratuak, dokumentala

Iñaki Agirre kazetariak irailean eta urrian Greziako Lesbos uhartean hartu zituen irudiekin osatu du BERRIAk 'Moriako erretratuak' dokumentala. Moriako kanpalekua kiskali ondoren, han bizi ziren bost errefuxiaturen testigantzak biltzen ditu.

Irudiak eta edizioa Iñaki Agirrerenak dira, eta edizio lanetan Agirre bera eta Lara Madinabeitia BERRIAko bideogilea aritu dira. Andoni Imazek jarri du ahotsa, eta produkzio lanetan Jon Ordoñez aritu da. BERRIAko Euskara taldeak ere parte hartu du bideoan.

Agirrek Zaporeak elkarteari eman dizkio eskerrak bereziki Moriako kanpalekuan izan zen artean, eurengandik jaso zuen laguntzagatik.