Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB

Aizarnazabalen aurkituriko gorpuaren inguruko ikerketa

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du argitzeko nola hil zen atzo Aizarnazabalen (Gipuzkoa) indarkeria zantzuk zituela hilda aurkitu zuten emakumea. Urtarrilaren 1ean, Donostiako 32 urteko emakumezko bat desagertua zela salatu zuten Ertzaintzan, eta, gaur baieztatu dutenez, harena da gorpua. Aintzane Pujana izena zuen, eta azken aldiz Aizarnazabalen bertan ikusi zuten. Jakitera eman dutenez, labana batekin egindako zauriak zituen, eta hil eta gutxira aurkitu zuten gorpua, oraindik desegiten hasi gabe baitzegoen. Gaur egingo diote autopsia. Bideoan, kasua ikertzeko lanak ikus daitezke, Urola ibaian, gorpua agertu zen lekuan.