Berria TB

‘Nire Motxilatik’ fikziozko kronika Bidaia eta Mendi Kroniken irabazle

 Maddi Aiestaranek  irabazi du aurtengo BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken lehiaketa. Nepalera egindako bidaia jaso du Aiestaranek ‘Nire Motxilatik’ fikziozko kronikan. Mendia eta Herriak gidari elkarteak Alpeetako Cervino inguruko ibilaldi bat egiteko aukera eskainiko dio Aiestaraneri. Saria BERRIAren Andoaingo egoitzan jaso du Felipe Uriarte Mendia eta Herriak elkarteko kidearen eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren eskutik.