Berria TB

Eskua joan zaie

Gordina da elkarrizketa, Alberto Perote CESIDeko koronel eta zerbitzu sekretuetako buruaren, eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren artekoa. Bien elkarrizketak baieztatzen du Mikel Zabaltza Intxaurrondoko kuartelean hil zela, torturatuta. Elkarrizketa horren transkripzioa argitaratua zuen El Mundo egunkariak, baina sekula entzun gabea zen audioa. Orain, Non dago Mikel? dokumentala egiteko prozesuan, audioa eskuratu dute Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu dokumentalaren egileek, eta Público egunkariak gaur argitaratu du ahots dokumentua.