«Kantatzeko nahia eta beharra dugu»

Kantatzeko nahia eta beharra dutela adierazi dute Euskal Herriko abesbatzetako kideek. Entseguak egiteko aukera eman diezaietela galdegin dute, eta segurtasun neurri guztiak betetzen badira haien jarduna ere segurtasunez egin daitekeela.