Amaitu da euskal selekzioen aldeko azken mendi martxa

Euskal selekzioen aldeko mendi martxak hogeigarren aldia izan du aurten, eta urtemuga biribil horrekin bukatu zen atzo Getarian (Gipuzkoa). Ez da gehiago egingo, selekzioaren aldeko aldarria «apalduta» dagoelako, antolatzaileen esanetan.