Gasteiz Antzokia, euskara arnasteko aterpea

 Gasteiz Antzokiaren obrak amaitu berri dituzte. Hirian euskara sustatzeko eta ekintza kulturalak antolatzeko gune bat izatea nahi du udalak. Nork kudeatu jakitea eta barrukoa materialez hornitzea falta den arren, Gorka Urtaran hiriko alkatea izan da eraikina bisitatzen.