IRLA DEN ISLA: sorkuntzaz, sortzaileekin

Irla batean eta urez inguratuta sentitzen dira Euskal Herriko sortzaile asko eta asko. Gaiaz hitz egiteko amua bota die BERRIAk horietako bosti eta ‘Irla den isla’ dokumentala osatu du beraien testigantzekin. Dom Campistron, Leire Vargas, Maitane Serrano, Oier Zuñiga eta Gartxot Unsain dira BERRIAk elkarrizketatu dituen sortzaileak.