Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak II (arratsaldea)
Hitzaldi batekin eta mahai inguru batekin amaituko dute lehen eguna. Batetik, Txomin Poveda soziologia doktoreak azalduko du zer aldaketa izan dituzten gizarte mugimenduek eta nora jo dezaketen aurrera begira, Gizarte mugimenduen eraldaketak: paradigma berri bateruntz? hitzaldian. Bestetik, eguneko bigarren mahai inguruan parte hartuko dute Joanes Igeregi Sukar Horia talde ekologistako kideak, Ana Mezo Euskal Herriko pentsiodunen mugimendukoak...