Espero ziren keinuak egon dira

Berezia izan da gaur Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea. Alarde eguna da gaur, eta, beste behin, ehunka emakume soldaduz jantzita atera dira, azken ia hiru hamarkadetan egin bezala. Baina keinuak espero ziren, eta izan dira. Gernikako Arbola plazatik irten da Jaizkibel. Aspaldi eskatua zuten hori, eta gaur lortu dute. Horrez gain, lehen aldiz Hondarribiko alkateak harrera egin die, eta eliz atarian, gainera, alardeari ofizi...