Berria TB / Berria Aretoa

127 | Imanol Ituiño

127 | Imanol Ituiño

2020-05-19

Magia apur bat ere ezinbestekoa delako, Imanol Ituño mago bilbotarrak emango dio amaiera BERRIA Aretoari. Harekin desagertuko da aretoa, baina etorriko dira euskal kultura sustatzeko egitasmo berriak. Eskerrik asko parte hartu duzuen sortzaile guztiei itxialdi hau kolorez, jakintzaz eta emozioz betetzeagatik. Zuekin ederragoa izan da.
Aretoetan ikusiko dugu elkar!

126 | Jon Etxabe Arzuaga

126 | Jon Etxabe Arzuaga

2020-05-19

Jon Etxabe Arzuaga kantari tolosarrak Tomas Garbizuren 'Pasayan xexenak' kantarekin agurtu nahi izan du aretoa, eta mezu hau bidali digu: “Pasaiako zezenak bezala, gure birus kaka honek pareta guztien gainetik salto egiten omen du... Erabat harro, ea adar guztiak ondotik pasatzen uzten ditugun..."

125 | Ion Arruebarrena

125 | Ion Arruebarrena

2020-05-19

Ion Arruabarrena musikari tolosarrak inguruko bizilagunen itxialdia gozatu eta alaitu du bere musika emanaldiekin. Berria Aretoan ere erakutsi nahi izan du bere sorkuntza. Jarraian duzuena Aberri Egunean Mikel Laboaren omenez egindako saio zoragarria da.

124 | Garazi Etxaburu eta Josu Eizagirre (Bikoiztu)

124 | Garazi Etxaburu eta Josu Eizagirre (Bikoiztu)

2020-05-19

'Bikoiztu egingo naiz barruan dudana ateratzeko'. Garazi Etxaburu Lasala konpainiako dantzari ondarroarraren pieza iradokitzaileak aho zabalik utzi gaitu beste behin. Josu Eizagirrek grabatu eta editatu du bideoa. Mila esker, bikote, opari honengatik.

123 | Edurne Saizar

123 | Edurne Saizar

2020-05-18

Pieza ezin ederragoak bidali dizkigu Edurne Saizar piano jotzaile oiartzuarrak. Lehena hiru kantaren nahasketa da: 'River flows in you' (Yiruma), 'Gogoaren baitan' (Anje Duhalde) eta 'Nere herriko neskatxa maite' (Benito Lertxundi). Bigarrena, Aita Donostiaren 'Bat batean', eta hirugarrena, Zetak taltearen 'Zeinen ederra izango den'.

122 | Jon Sarasua eta familia

122 | Jon Sarasua eta familia

2020-05-18

'Gutxi' hizaren bueltan kantua osatu dute Jon Sarasuak eta familiako kide batzuek. Nork bere etxetik, hainbat ahotsetara, instrumentuez lagundurik. Ezer 'gutxi' dugu gehitzeko. Ikusi eta gozatu!

121 | Garazi Etxaburu eta Josu Eizagirre (Zatitu)

121 | Garazi Etxaburu eta Josu Eizagirre (Zatitu)

2020-05-17

'Zatitu', erdibitze baten kronika. Horixe Garazi Etxaburuk BERRIA Aretorako dantzatutako bigarren pieza. Josu Eizagirrek grabatu eta editatu du bideoa.

120 | Makulu Ken

120 | Makulu Ken

2020-05-17

Makulu Ken taldeko kideek, nork bere etxetik, Mikel Laboaren 'Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak' kantaren bertsio bat eskaini digute. Ona!

119 | Maialen Akizu

119 | Maialen Akizu

2020-05-16

Maialen Akizu bertsolariak kanta eder hau bidali digu etxetik, gitarraz lagunduta. Bertan bagina bezala. Mila esker, Maialen!

118 | Gorka Knorr

118 | Gorka Knorr

2020-05-16

'Boig per tu' katalanezko kantaren euskarazko bertsio zoragarria interpretatu digu Gorka Knorrek BERRIA Aretoan, 'Zutaz zoro'.

117 | Eñaut Elorrieta

117 | Eñaut Elorrieta

2020-05-15

Eñaut Elorrietaren kanta berria dugu gaur BERRIA Aretoan, 'Harbide zilar bat'.  Jose Luis Otamendik idatzi dizkio hitzak. Abestoaro eta Sapere Aude Sinfonietta musikariak eta Bilboko Koral Elkarteko abesbatzako kideak izan ditu lagun. 
Arteman komunikazio enpresak egin du bideoa.
Gozatu.

116 | Leire Ugadi

116 | Leire Ugadi

2020-05-15

Leire Ugadiren ekarpenak poesia errezital baten forma du BERRIA Aretoan. Poesia ederrak, poeta handi batek bere itxialdian inspiratuta idatzitakoak.

115 | Garazi Etxaburu

115 | Garazi Etxaburu

2020-05-14

Garazi Etxaburu Lasala konpainiako dantzari ondarroarrak dantza saio bat egin digu gaur BERRIA Aretoan.
Hartu tokia, eroso jarri eta gozatu.

114 | Gillermo Olmo

114 | Gillermo Olmo

2020-05-14

Gillermo Olmo Arboledako artistak eskultoreen sorkuntza ikusezina aldarrikatu du, Txindokiren magalean duen tailerretik.
Burdina, sua eta kolpea.
Ederra.

113 | 4 (h)ero 2

113 | 4 (h)ero 2

2020-05-13

Haurnarketarako gonbita egin digu 4 (h)ero taldeak sormen bideo berri honetan. Eta zuei, apirila, urteko hilabeterik iraultzaileena, ostu al dizuete?

112 | Iñaki Lizaso (Bihozkada Taldea)

112 | Iñaki Lizaso (Bihozkada Taldea)

2020-05-13

'Eskuburdinak', Iñaki Lizaso Bihozkada taldeko abeslariak bidali digun kanta duzue jarraian. Musikariaren etxetik gure etxeetara.
Arratsalde on denoi.

111 | Keu Agirretxea

111 | Keu Agirretxea

2020-05-12

'Berdinduak' kanta ederra da Keu Agirretxeak BERRIA Aretoan abestu digun azkena. Txili Lauzirikak idatzi dizkio hitzak.
Hurrena areto baten egingo dugu topo, Keu. Eskerrik asko, bihotzez, egunotako emanaldiengatik.

110 | Matxalen Bezos

110 | Matxalen Bezos

2020-05-12

Matxalen Bezos Arketa poesia idazleak etxeko ateak zabaldu dizkigu, eta errezital bat eman. Bere herriari, Bermeori, eta itsasoari eskainitako poesia topatuko duzue tartean. Mila esker, Maialen.

109 | Xabi Yaniz (Mila Modu)

109 | Xabi Yaniz (Mila Modu)

2020-05-11

'Mila Modu' Xabier Yanizek iaz abian jarritako musika proiektua da, eta jarraian duzuena, 'Hau da ene ondasun guztia' kantaren bertsio akustikoa. Itxialdi honetan gure egunerokoan normaltzat jotzen ari garen irudien laburpen musikatua.

108 | 4 (h)ero

108 | 4 (h)ero

2020-05-11

4 (h)ero taldearen kontaketa hau jaso dugu, marrazki eta guzti.