Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria TB / Berria Aretoa

107 | Eider Eibar

107 | Eider Eibar

2020-05-10

KOKOA marrazki irudimentsuei kosk egin eta bertara sartzen den izaki bizia da, Eider Eibarrek sortua. Bideo honetan, Iki-ren errepikagailua egiten ikasiko dugu. Arretaz ikusi! :)

106 | Ramon Agirre

106 | Ramon Agirre

2020-05-10

Ezaguna dugu guztiok Ramon Agirre euskal aktorea. Ezin zuen huts egin BERRIA Aretoan, eta hementxe dugu, txiste sorta batekin. On egin :)

105 | Xabier San Sebastian

105 | Xabier San Sebastian

2020-05-09

Xabier Leteren obraren inguruko ikuskizun bat prestatzen ari dira Xabier San Sebastian, Beñat Gaztelumendi, Joserrra Senperena eta Quico Pugès. Bertan joko duten kanta bat aurreratu digu San Sebatianek, 'Neguaren zai'. Altxorra.

104 | Bihozkada 2

104 | Bihozkada 2

2020-05-09

Bihozkada Amasa-Villabonako taldearen bigarren kanta dugu gaurkoan BERRIA Aretoan, 'Zaldi zuri'.

103 | Jon Etxabe Arzuaga

103 | Jon Etxabe Arzuaga

2020-05-08

Jon Etxabe Arzuagaren mezua: “Kaixo denei! Hemen nator berriro Amsterdametik hirukoiztuta... Oraingoan itsasoa begira, eta oraingoan ere izarrekin gora eta behera, ikusi edo ez hortxe baitaude beti. Francisco Escuderok moldaturiko 'Isil-isilik dago'. Aupa!"


102 | Agin Laburu

102 | Agin Laburu

2020-05-08

'Pedegreedun txakurra naiz, piztiena piztietan': Agin Laburu bertsolaritzan ez ezik musikan ere ondo moldatzen dela erakusten duen kanta.

BERRIA Aretoaren 100. saioa

BERRIA Aretoaren 100. saioa

2020-05-07

Itxialdiarekin batera hasi zuen bere bidea BERRIA Aretoak, martxoaren 16an, eta, ordutik, 100 emanaldi eskaini dira kulturarentzako plaza horretan. Antzerkia, musika, arte plastikoak, bertsolaritza, dantza, zinema... era guztietako kultur adierazpideen lekuko izan da agertoki digitala.
Eskerrik asko bihotzez bertan parte hartu duzuen sortzaile guztiei, garai hauetan ere kulturarentzako arnasgune hau eskaintzeagatik.

Eskerrik asko, halaber, zuri, BERRIAko ikus-entzule, pantailaren bestaldetik emandako sostenguarengatik.

Kultura ehuntzen jarraituko dugu.

101 | Tristtan Mourguy

101 | Tristtan Mourguy

2020-05-07

'Sargia' diskoko 'Denborajale' eta 'Musikara' kantekin igo da Tristtan Murgi musikaria BERRIA Aretoko oholtzara. Jarraian, donibandarraren bi abestiak.

99 | Ixabel Agirresarobe

99 | Ixabel Agirresarobe

2020-05-06

Ipuina gaurkoan, Ixabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalari usurbildarrak kontatua. Zeinen gustura hartzen diren halako kontakizunak. Mila esker, Ixabel!

98 | Mikel Martinez 4

98 | Mikel Martinez 4

2020-05-06

Ezaguna dugu Mikel Martinez BERRIA Aretoan. Patxo Telleriaren 'Otoitza' lanarekin datorkigu gaur. Plazera beti.

97 | Txiki 2

97 | Txiki 2

2020-05-05

Armairuak txukuntzeko baliatu du etxealdia Txikik, eta sekulako altxorrak topatu ditu bertan. 40 urte inguruan zabiltzatenak haren bakarrizketarekin identifikatuko zarete. Ez galdu!

96 | Gontzal Mendibil 2

96 | Gontzal Mendibil 2

2020-05-05

Ez gara inoiz nekatzen Gontzal Mendibil entzuteaz. Gutxiago horrelako kantekin: 'Esperantza bihotzarentzat', Ainara Maiaren hitzekin. Eskerrik asko, Gontzal.

95 | Urko

95 | Urko

2020-05-04

Jose Antonio Larrañaga 'Urko' musikari donostiarrak bere azken kanta eta bideoa aurkeztu digu, 'Txakolina', Getariako irudiz hornitua. Ederra.

94 | Julen Cobos

94 | Julen Cobos

2020-05-04

'...zaindu maite duzuna...' Julen Cobosen (Bat Gehio, Vascovia) hitz eta doinuak Bartzelonatik. Eskerrik asko gurean izateagatik. Aretoetan ikusiko dugu elkar!

93 | Leire Berasaluze eta Iñar Sastre

93 | Leire Berasaluze eta Iñar Sastre

2020-05-03

Kantu ederra eskaini digute Iñar Sastrek eta Leire Berasaluzek. Gozamena. Eskerrik asko, bikote.

92 | Josu Izagirre

92 | Josu Izagirre

2020-05-03

Mundu mailako pandemia honen ertzak. Gehiegizko informazioa desinformazioa denean. Datuak, irudiak, adierazpenak... etxea. Fikzioa errealitate, errealitatea fikzio.
Josu Izagirreren film laburra munduaren aro berri honetan.

90 | Aiert Beobide

90 | Aiert Beobide

2020-05-02

Oso gauza eder eta berezia bidali digu Aiert Beobide dantzariak, mimo handiz eginikoa. Gorputza, hitzak, errimak, doinuak, isiltasunak, hutsuneak. Eskerrik asko, Aiert, pieza eder honengatik.

91 | Inun

91 | Inun

2020-05-02

Kontzertuak eta hitzaldi musikatuak egiten ditu Inunek, eta egun grisak kolorez margotzera etorri zaigu gaur BERRIA Aretora. 'Bila eta bila' abestiak gure ametsak eta gogoak bilatzera gonbidatzen gaitu. Mila esker, Inun.

89 | Hibai Etxebarria

89 | Hibai Etxebarria

2020-05-01

Hirukoiztua ikusiko dugu Hibai Etxebarria BERRIA Aretorako eskaini digun kontzertuan. Ez ezazue galdu.

88 | Aingeru Gorrotxategi

88 | Aingeru Gorrotxategi

2020-05-01

Aingeru Gorrotxategik 'Etenaldia' abestia eskaini digu, COVID-19 gaitzaren ondorioz daukagun egoeran oinarritua. 2020ko apirilean Barakaldon idatzia eta grabatua. Hementxe duzue kantaren bideoa.