Berria TB / Berria Aretoa
2020-04-30
'Nork ostu dit apirila?' du izena Iker Lauroba musikariaren, Jon Martin bertsolariaren eta Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilarien proiektu musikal berriak. Bi kanta ekarri dituzte BERRIA Aretora, 'Jan hitzak hitzak' eta 'Uni(n)formedunak'. Sara Azurza eta Maria Rivero musikariek lagundu diete horietan.
2020-04-30
“Bizitza karratua denean
denbora ere karratua da.
Gure begiek berehala hartzen diete neurria
etxeko paretei,
orainari.”
Castillo Suarezen 'Bizitza karratua denean' olerkia, BERRIAren irakurleei errezitatua.
Egun on.
2020-04-29
Bigarrenez dugu Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarra BERRIA Aretoan. Pieza ederra gaurkoa ere. Eskerrik asko, Gorka!
2020-04-29
Karlos Linazasoro idazle tolosarrak 'Apenas' liburuko 'Alkandora' pasartea irakurri digu. BERRIA Aretoan dugu gaur.
2020-04-28
Pettik bi kanta eder eskaini dizkigu. Mila esker zuen sorkuntzak helarazten ari zareten guztioi.
2020-04-28
Villabonako Bihozkada taldeko kideek kantu hau ekarri digute BERRIA Aretora, nork bere etxetik. Eskerrik asko.
2020-04-27
Jurgi Ekiza musikaria etxetik etxera, BERRIA Aretoaren agertokian.
2020-04-27
Orain dela egun batzuk, ganbarara igo, eta hainbat margo topatu zituen Eider Eibar marrazkilariak. Horiekin horma irudi bat egitea otu zitzaion, eta prozesua BERRIA Aretoko ikus-entzuleei erakustea. Honatx emaitza.
Mila esker, Eider, leiho hau irekitzeagatik.
2020-04-26
Nerea Arrienen hitzak dituen eta Xabier Aldekoaren liburu batean oinarrituta dagoen kanta bat ekarri digu Keu Agirretxeak BERRIA Aretoan eskainiko duen bigarren emanaldira. Zuekin, 'Inorezen herria'.
2020-04-26
'Futurama' telesaileko irudi batzuk hartuta, muntaketa txiki bat egin, eta irudiontzako musika sortu du Telmo Trenor musikariak. Iradokitzailea. Ez galdu detailerik.
2020-04-25
Martxoak eta apirilak hainbat eta hainbat opari ekartzen dizkigu natura ikuspegitik. Horiek ekarri dizkigu Jokin de Pedrok, hainbat esaeraren bidez.
2020-04-25
Esther Barandiaran Amillano piano jolearen eta Maialen Agirresarobe Barandiaran margolariaren lana duzue honako hau. Aita Donostiaren 'Artzai gaztearen oihua' kantua, Garazi Agirresarobe Barandianek grabatua. Eskerrik asko, familia.
2020-04-24
Kanpoan edertasunik bada, baita etxe barruan ere. Xabier San Sebastianek 'Zuhaitza' izeneko kantua ekarri digu BERRIA Aretora. Arratsalde on denoi.
2020-04-24
Honako bertso sorta hau osatu du Anjel Mari Peñagarikanok, Txirritak idatzi izan balitu bezala. 'Izurriak min izugarriak, Txirri ta beste batek jarriyak' jarri dio izenburu. Ederra! Gustatuko zaizuelakoan.
2020-04-23
Bigarrenez dugu Itziar Telletxea folk abeslaria BERRIA Aretoan. 'Tirauki-triki-trauki' kantaren bertsio bat eskaini digu oraingoan. Mila esker, Itziar.
2020-04-23
Jon Etxabe Arzuaga kantari tolosarrak honako mezu hau helarazi digu: “Udarako hiru alkandora elegante aukeratu, eta Amsterdamdik Euskal Herriko familia eta lagunei bidaltzeko bideotxo bat grabatu. Ordu gutxitan 'korobirala' bihurtu eta... hementxe, BERRIA Aretoraino. Francisco Escuderok moldatutako 'Izar Ederra'. Zuentzat!”
2020-04-21
Gaur ere itxita, grebagatik. Euskal Herriko kulturgintza egoera larrian ikusita, ehunka sortzailek kultur itzalaldira deitu dute, eta, atzo bezala, gaur BERRIA Aretoak ez du emanaldirik eskainiko.
2020-04-20
Beñat Goitia Montauk taldeko kideak bi kantu eskaini dizkigu BERRIAzaleoi. 'Hartzak hotzez hiltzen' eta 'Itzali da Berlin'. Gasteiztik Euskal Herrira. Mila esker, Beñat.
2020-04-20
Manex Agirrek 'Kopla fisikoak' izena jarri dio etxetik egindako bertso saioari. Koplek Rodrigo Cuevas kantari asturiarraren 'Rumba de a estierna' kanta dute oinarri.
2020-04-19
Ibai Maritxalar Urkia artista errenteriarrak bere estudioko leihoa zabaldu digu. 'Ez-lekuak' seriearen barruan dago 'barne leihoak' margolana, eta haren sorkuntza prozesua azaldu digu. Barrutik kanporako ariketa, estudiotik gure etxera.
2020-04-30
2020-04-30
2020-04-29
2020-04-29
2020-04-28
2020-04-28
2020-04-27
2020-04-27
2020-04-26
2020-04-26
2020-04-25
2020-04-24
2020-04-24
2020-04-23
2020-04-23
2020-04-21
2020-04-20
2020-04-20
2020-04-19