Berria TB / Berria Aretoa
2020-04-19
Iker Martinez (Latzen, Potemkin...) oñatiarrak mimo handiz egindako kantak eskaini dizkigu BERRIA Aretoan. Gitarra, piano eta harmonika doinuak. Gozamena.
2020-04-18
Jon Maiak bizi dugun egoeraren irakurketa sakona egin digu Pello Ramirezen musika zoragarriaren laguntzaz. “Lehenengo aldiz, planeta osoa geldiaraziko gai izan zen zerbait ezagutu genuen”.
Hemen duzue 'Bihar'.
2020-04-18
Semea kamerari lanetan, etxekoen txaloak... honelakoak dira konfinamenduko BERRIA Aretoko kontzertuak, eta honako hau da Jon Gurrutxagarena.
'Kateak' diskoko 'Desitxuratuz' eta 'Hitz lauz' diskoko 'Txikia handi' kantak ekarri dizkigu. Gauza txikietan daudela gauza handiak... Bada, hori.
2020-04-17
Thierry Biscaryren ahotsa eta melodia nahikoa izan dira gure etxeak betetzeko. Plazera da beti baxenabartarra entzutea. Mila esker, Thierry!
2020-04-17
Mikel Uraken musikariak Gorka Erostarberen hitzak dituen 'Lantu mamuen dantza' kantua ekarri digu BERRIA Aretora.
2020-04-16
Xabat Illarregiren bertso sorta ederra gaur arratserako. Hainbat gai, bizi dugun egoeratik abiatuta. Mila esker, Xabat!
2020-04-16
Keu Agirretxea abeslari eta gitarrista ondarroarra BERRIA Aretoraino etorri zaigu, eta hainbat kanta eskaini. Mila esker egoera hau goxatzeagatik, Keu.
2020-04-15
Zuzenean eta bertatik bertara ez, baina aukera dugu etxean gaudela ere Joseba Irazoki musikari nafarraren emanaldiaz gozatzeko. Hementxe duzue.
2020-04-15
Osotasun baten parte gara, ama lurraren zati bat, naturaren atal bat, eguzki amandrearen seme edo alaba eta, horregatik, beraiekin batera garatu nahi dugu, beraiek zainduz geure izatea... Ama lurra zaintzearen garrantziaren inguruko ipuina ekarri digute Yolanda Arrieta idazleak eta Leire Urbeltz irudigileak.
2020-04-14
Xabi Aburruzagak, Iraide Ansorenak, Imanol Urkizuk eta Andoitz Antzizarrek trikiti eta pandero doinuak ekarri dizkigute arrats honetara. 'Hauspoaren infernutik' izena du kantak.
2020-04-14
Elkarbizitza, emozioak, estresa, norbere buruarekin egon beharra... ertz asko ditu bizi izaten ari garen egoerak, eta horietako batzuei heldu die Alaia Martinek honako bertso hauetan.
2020-04-13
Berrogeialdiak eragin dituen egoerak abesti bilakatzea du helburu Jon Martinek eta Iker Laurobak ondutako 'Nork ostu dit apirila' proiektuak. Bi kanta ekarri dituzte BERRIA Aretora, Eñaut Aiartzanguenaren ilustrazioak dituen 'Erizainarenak' eta Ane Narbarteren margolanarekin osatutako 'Gezurrezko eztaiak'. On egin!
2020-04-13
'Xabiroi' Ikastolen Elkartearen aldizkariko azalaren sorkuntza prozesuan murgildu gaitu Eider Eibarr ilustratzaileak. Ederra, ezta?
2020-04-12
Barry Manley irlandarra Korken jaio zen, eta Donostian bizi da egun bere bikotearekin eta bost seme-alabarekin. Bakarrizketak egiten aritzen da Euskal Herrian barna, 'Barry Barre' izen artistikoarekin eta bere aitaren eskusoinuarekin. Badu zer kontatua!
2020-04-12
Olatz Beobidek kultura birus honetarako euskarazko hainbat proposamen egin dizkigu: 'websailak, bakarrizketak eta etxeko haurrentzako antzerkiak. Ez dugu aspertzeko aukerarik.
2020-04-11
Itziar Telletxea abeslari bilbotarrak 'Ilargiari Galdezka' kanta eskaini digu, gitarraren laguntzaz. Mila esker, Itziar.
2020-04-11
Egun on! Zer moduz? Idurre Eskisabelek Iolanda Zuñigaren 'Post-it bizitzak' liburuaren hiru ipuin ekarri dizkigu BERRIA Aretora. Iñigo Roque Eguzkitzak ekarri du euskarara, eta Eskisabelek berak egin dio hitzaurrea.
2020-04-10
Aitor Etxebarria musikariak bi kanta eder eskaini dizkigu, pianoaren laguntzaz. Lehena, bere azken diskoko 'Etxean' abestia; eta bigarrena, datorren urtean aterako den proiektu baterako konposatzen dabilena. Espezial, Aitor.
2020-04-10
Egun on! Olaia Toral musikariak hainbat euskal kantarekin egindako nahasketa bat bidali digu. Ederra da eguna horrelakoekin hastea. Mila esker, Olaia!
2020-04-09
Egunotako egoeraren berri ematen duten 10 bertso eskaini dizkigute Eli eta Manex Pagola bertsolariek.
2020-04-19
2020-04-18
2020-04-18
2020-04-17
2020-04-17
2020-04-16
2020-04-16
2020-04-15
2020-04-15
2020-04-14
2020-04-13
2020-04-13
2020-04-12
2020-04-12
2020-04-11
2020-04-11
2020-04-10
2020-04-10
2020-04-09