Berria TB / Berria Aretoa
2020-04-09
Goiatz Labandibarrek Alberdania argitaletxearekin argitaratu berri duen 'Hori zen dena' narrazio liburuaren pasarte bat irakurri digu. Era guztietako harremanen inguruko narrazioak biltzen ditu liburuan.
2020-04-08
Gabriel Arestik euskarara ekarri zuen Giovanni Boccaccio idazlearen 'Dekameron', eta lan horretako ipuin bat ekarri digu Mikel Martinez aktoreak BERRIA Aretora, 'Zaldia eta behorra'. Eskerrik asko beste behin ere, Mikel!
2020-04-07
Zertan eman ditu Joanes Illarregik konfinamenduko egunak? Bizi dugun 'fikziozko' egoerari bertsoak jarri dizkio leitzarrak.
2020-04-07
Leire Berasaluzek hiru abesti kuttunen bertsioak ekarri dizkigu BERRIA Aretora, Tapia eta Leturia, Kerobia eta Sara Zozayaren abestiak, hain zuzen ere.
Gozatu, eta astearteon denoi!
2020-04-06
Lur Gallastegi idazleak 'Etxetxorotarrak' azken liburuaren pasarte bat irakurri digu. Eleberriko protagonistak 8 eta 10 urteko Mattin eta Lea neba-arrebak dira, eta haien familia nahiko bitxia da. Egunerokoan dauden tira-birak kontatuko dizkigute.
2020-04-06
Etxeko konfinamendutik bi kanta kuttun bidali dizkigu Eñaut Elorrietak, 'Irteera argiak' eta 'Inesa Gaxen'. Biak ala biak egunotan musikariak bizi dituen sentimendu eta egoerekin harremana dutenak.
Ederrak. Mila esker, Eñaut.
2020-04-05
Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia Bigara taldeko kideek 'Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia' liburua aurkeztu digute. Sormena eta hezkuntza, hitzak eta irudiak. Jolas egiteko gonbidapen ederra.
2020-04-05
Andoni Egañak kulturgileek egunotan bizi izan dituzten egoeren inguruko hainbat hausnarketa utzi dizkigu bertsotan. Beti bezala, maisuki. Milesker, Andoni!
2020-04-04
Miren Narbaiza musikariak MICE bere bakarkako proiektuaren azken diskoko bi kanta eskaini dizkigu BERRIA Aretoan, 'Errekastoa' eta 'Zarata'.
2020-04-04
Unai Elorriagak 'Iturria' bere liburu berriko pasarte bat irakurri digu, Lide gitarra jotzailearen laguntzaz. Ez da nolanahiko pasartea, bertan kontatzen baita nola gizarte oso bat behartzen duten etxean gelditzera. Ezaguna egiten zaigu, ezta?
2020-04-03
Rolan Garces musikariak bigarrenez bisitatu du BERRIA Aretoa, eta 'Rolan & Loop abestiak' laneko 'Inork inoiz' abestia eskaini digu.
2020-04-03
Dorleta Kortazarrek beste bi ipuin eder kontatu dizkigu etxeko egonaldia goxatzeko. Otsoak, untxiak, hartzak, txakurrak, dragoiak, hamsterrak... Denak ditugu horietan :)
2020-04-02
Gontzal Mendibil euskal abeslari eta egilea ere igo zaigu BERRIA Aretoko agertokira. Gitarra doinuak eta hitzak jarri dizkio bizi dugun egoerari, eta kanta eder hau osatu. Eskerrik asko, Gontzal!
“....begi bistan da okerrago daudenak, begi bistan dira honen zailtasunak...”
2020-04-01
Edozein espazio bilakatu daiteke agertoki. Baita etxea ere. Eta, bestela, galdetu ATX Teatroko kideei. Jarraian, Berria Aretorako prestatutako bigarren antzerki pieza. Mila esker talde guztiari.
2020-04-01
Aguxtin Alkat musikariak Xalbadorren 'Nigarra begian' abesti eder hau eskaini digu, Itsasutik zuzenean. Eskerrik asko, Agustin.
2020-03-31
Balkotik eta pijaman, aurreko leihoan, eraikinean eta plazan ikusten duenari bertsoak jarri dizkio Ane Labakak. Berrogeialdi honek milaka ertz baititu.
2020-03-31
Estitxu Pinatxo musikari beratarrak disko berriko 'bakardade dosia' kanta eskaini digu BERRIA Aretoan. Bakarrik egoteko beharraz eta barrura begiratzeko egin beharreko ariketaz mintzo da. Ezin aproposagoa egunotarako.
2020-03-30
Mikel Etxaburuk balkoietan bizi garen egunotako bizipen hainbat bildu ditu olerki honetan. “Balkoietan bizi garenetik.... pixkat txoriago sentitzen gara.”
2020-04-09
2020-04-08
2020-04-08
2020-04-07
2020-04-07
2020-04-06
2020-04-06
2020-04-05
2020-04-05
2020-04-04
2020-04-04
2020-04-03
2020-04-03
2020-04-02
2020-04-02
2020-04-01
2020-04-01
2020-03-31
2020-03-31
2020-03-30