Berria TB / Berria Aretoa
2020-03-30
Formula matematikoen bidez eta bertsotan azaldu digu Jone Uria bertsolari eta matematikako doktoreak koronabirusaren hedapenaren izaera esponentziala. Ariketa ederra, benetan. Eskerrik asko, Jone!
2020-03-29
Eneritz Furyak musikari eta 'Dunbala' BADOKen podcasteko gidariak hainbat gogoeta plazaratzeko baliatu du BERRIA Aretoko erakusleihoa. Beharrezkoak egunotan. Horiei lotutako kantak ere eskaini dizkigu. Eskerrik asko, Eneritz.
2020-03-29
Iñaki Larrayoz musikariak egoera honek ekarri dizkigun etxeko paisaia berriekin osatutako bideo bat bidali digu.
2020-03-28
Patxi Iturregi Laudiko idazleak bere azken liburua aurkeztu digu, 'Ur biren artean'. Bilboko itsasontziek Lehen Mundu Gerran bizitakoa fikzio bihurtu du egileak dozena bat ipuinetan: alde bateko eta besteko espioiak, portuko eta ontzioletako langileak, kontrabando ilegalean dabiltzan merkantzia ontziak, saltzaileen larriak, langabetuen estutasunak, jauntxoen dibertimenduak… Irakurtzeko gogoz utzi gaitu.
2020-03-28
John Andueza idazleak 'Magali ez dago bakarrik' liburuaren lehen lerroak oparitu dizkigu, Intxortako tontorretik.
2020-03-27
Hainbat musikariren etxeraino sartu gara. Arrats honetan, Maite Larbururen kantu eder hau BERRIA Aretoan.
2020-03-27
Mikel Martinezek Franca Rameren 'Anderea bere bakardadean' piezaren zati bat antzeztuko digu. Giltzapean dagoen emakume batek bere egoeraren berri emango dio bizilagunari, etxeko patiotik patiora. Martinezek eta Irati Agirreazkuenagak elkarrekin eskaintzen duten "BIBA VOI" ikuskizunaren parte da pieza.
2020-03-26
Maite Arroitajauregi 'Mursego'-k familia giroan egiteko zenbait ariketa proposatu dizkigu. Era guztietako doinu eta erritmoak, makila, zapi, marrazki eta bestelakoen laguntzaz. Prest?
2020-03-26
Andoaingo Dukkha taldeko Aimar Urruzunok berrogeialdia goxatzeko kantu batzuk eskaini dizkigu. Eskerrik asko, Aimar.
2020-03-25
Igor Estankonak labetik atera berri duen poema liburua ekarri digu BERRIA Aretora: 'Moskito'.
Egileak azken 11 urteetan bizi izandako hainbat gorabehera jaso ditu: aitatasuna, bikotea, filmak, poemak, gogoetak.... Helduleku eta irakurketa askoko lana. Jarraian dituzue hainbat pasarte. On egin.
2020-03-25
Asel Luzarraga idazleak 'Inoren munduan' bere azken eleberria aurkeztu digu, etxetik etxera. Fantasiazko mundu bateko hiru emakumeren abenturak kontatzen ditu. Itxi begiak, eta murgildu fikziotik adina errealitatetik duen liburu honetan.
2020-03-24
Txakur Gorria taldeko lagunek 'Hizteria' izeneko jolasa proposatu digute datozen egunetarako. Hitz jolastuekin jolasteko prest? Ikusi jarraibideak bideoan, eta parte hartu! Idatzi ostirala baino lehen txakurgorria@txakurgorria.eus helbidera parte hartu nahi duzula esanez, eta bidali zure hitz asmatua.
2020-03-24
Kirmen Uribe idazle eta BERRIAko kolaboratzaileak '17 segundu' bere azken poema liburuko poesia bat irakurri digu. Japoniako tradizioko bertso molde batean dago eginda, 'tanka' izenekoan.
2020-03-23
Munduko hainbat eta hainbat txokotan jotakoa da Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarra. Gaur arratsean, BERRIA Aretoan egin du geldialdia, eta hiru pieza eder eskaini dizkigu. Hemen duzue horietako lehena. Gozamen hutsa.
2020-03-23
Birkitek bere lan berriko bi kanta ekarri nahi izan ditu BERRIA Aretora. Eskerrik asko, bihotzez.
Pantailaren bestaldean egingo dugu topo orain, baina aurki, kultur aretoetan.
2020-03-22
Rolan Garces iruindarrak Delirium Tremens taldearen 'Kaixo' abestiaren bertsio bat ekarri du BERRIA Aretora. Blues, rock, country doinuak igandea hasteko. Eskerrik asko, Rolan!
2020-03-22
Kanta sorta ederra eskaini digu Amorantek BERRIA Aretoko ikus-entzuleoi, “herritik, errotik eta erraietatik”. Milesker Amoranteri eta gainerako euskal sortzaileei mundurako leiho hau eskaintzeko aukera emateagatik.
2020-03-21
Ba al dakizue zein den Nafarroako herririk garestiena? Eta Iparraldean dutxatzeko tokirik onena? Zein da Gipuzkoako herririk amerikarrena? Eta Bizkaiko estresagarriena? Zein da Araban lagunak egitea gehien kostatzen den herria?
Horien eta herri gehiagoren izenen jatorria Txikiren bakarrizketan!
2020-03-21
iF artista plastikoaren erakusketa birtuala duzue jarrian. Jarri eroso, eta murgildu haien lanean.
2020-03-20
Atx Teatroaren pieza iradokitzailea BERRIA Aretoan.
Mila esker egunotan zuen lanak helarazten ari zaretenoi. Asteburuan ere izango duzue euskal sortzaileen lanaren berri.
2020-03-30
2020-03-29
2020-03-29
2020-03-28
2020-03-28
2020-03-27
2020-03-27
2020-03-26
2020-03-26
2020-03-25
2020-03-25
2020-03-24
2020-03-24
2020-03-23
2020-03-23
2020-03-22
2020-03-22
2020-03-21
2020-03-21
2020-03-20