Berria TB / Berria Aretoa
2020-03-20
Maddi Ane Txoperena bertsolari eta BERRIAko kazetariak bertso sorta ederra eskaini dio koronabirusari eta bizi dugun egoera larriari. Entzun jarraian!
2020-03-19
Etxetik etxera, saloitik saloira, aretotik aretora. Horrelaxe kontatu dizkigu Dorleta Kortazarrek bi ipuin eder. Goza itzazue (eta egin txalo amaieran).
2020-03-19
Hiru kidek, nork bere etxetik, honako kanta hau eskaini digute. Zumaiatik, Eibartik eta Bilbotik, Kokein BERRIA Aretoan. Gozatu!
2020-03-18
“Mundua gelditu egin da, baina hor nonbait, Morauren lurpeko bunker ezkutu eta oso-oso isilpekoan... norbait kantari ari da.”
Arratsaldeko plazer txikiak BERRIA Aretoan. Eskerrik asko, Morau, gure etxeetaraino sartzeagatik!
2020-03-18
Elkarrekin pasatu beharko dute Lohitzunek eta Ramonik koronabirusa dela-eta ezarritako konfinamendua. Denbora pasatzeko zer egin daitekeen zerrendatzen eta praktikan jartzen hasiko dira.
2020-03-17
Anari, 'Efemerideak' kanta eta haren akordeak BERRIA Aretoan. Arratsalde honetan nahi beste jo eta abesteko kanta. Eskerrik asko Anariri eta gainerako sortzaile guztiei; gustura ari gara.
2020-03-17
Mari Errauskinen ipuina bigundu zutela eta, klasikoaren bertsio gaurkotua eskaini digu Mikel Martinez aktoreak neurtitzetan BERRIA Aretoan. Ederra benetan!
2020-03-16
Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, BERRIA sortzaileen etxeraino sartuko da, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko; sofatik mundura. Mota guztietako sortzaileen plaza izango da. Egunero, bi hitzordu izango dira: 11:00etan eta 18:00etan. Gurekin etorri nahi? Lehen saioan, Jon Basaguren Izaki Gardenak taldeko kantari eta musikaria, Gasteizetik, etxetik etxera. Kantuan, gitarra lagun.
2020-03-20
2020-03-19
2020-03-19
2020-03-18
2020-03-18
2020-03-17
2020-03-17
2020-03-16