Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Baratze bat

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Presaka bizi da X, lanarekin itota, arnasa hartzeko astirik gabe; ez du betarik betiko harremanak lantzeko; zer esanik ez berriei ekiteko. Haatik, luzeak egiten zaizkio bulegotik irten eta pantaila aurrean —dela sala estaltzen duen telebistan, dela ipad gutiziatuan— lokartzen den bitarteko bizpahiru orduak. Zerbaitek kosk egiten dio urdailean. Makinatxo bat gauza probatu ditu: kamiseta, praka eta zapatila berriekin ondo ekipatuta lasterka hasi zen aurrena. Funtzionatu zuen lehen hiru asteetan, baina laugarrenean urdaileko koskada sentitu zuen berriz. Zerbait gogorragoa behar zuelakoan, gimnasio sonatu batean hasi zen, entrenatzaile pertsonal batekin, poltsikoa ondo hustuta. Laugarren astean koskada. Osteopata batengana bisita, bizpahiru terapia altenatibo, yoga eta biodantzak etorri ziren hurrena. Hain justu, biodantzetako klasekide batek jarri zuen konponbidearen arrastoan.

X-k, orain, baratze bat du 13. A-ko 3 metro koadroko balkoian; tiestoetan eraikitako baratze bat. Lurra eta landareak mimatzen ematen ditu bulego osteko bizpahiru orduak, urdaileko koskadatik libre. Gaur lehen tomatea jaso du eta, ospatzeko, lanera ez joatea erabaki. Ederra dago tomatea. Bere burua bere buruaz elikatzen ari dela sentitu du X-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.